DENOK MANIFESTAZIORA IRAILAREN 21ean
17:30tan La Navaleko sarreratik (La Vega) SESTAO
2.000 lanpostu baino gehiago arrisku larrian daude Ezkerraldean Sestaoko La Navalen itxiera mehatxuaren ondorioz. Ez da kasu solte bat. Nahiz eta gobernuko politikariek krisitik ateratzen ari garela dioten, azken hilabeteetan asko hazi da itxiera eta kaleratze mehatxupean dauden enpresen kopurua, besteak beste, Edesa Industrial Arrasaten, Eskoriatzan eta Basaurin, Vicrila Leioan eta zerrenda luze bat.
Sestaoko La Naval orain dela hamar urte pribatizatu zuen gobernu espainiarrak. Nahiz eta lan karga 2019ra arte eduki, plantila 225 langiletara murriztu enplegu zuzenetan eta 1.800 langile subkontrata eduki lan prekarioarekin, zor handia egin du enpresak eta orain hartzekodunen lehiaketan dago. Langileek salatzen duten moduan, Astilleros Murueta eta Ingetrameko akzionistak putreak bezala aritu dira eta enpresa zorretara eta hondamendira eraman dute, beren kaxara ibili dira euren buruak aberasteko eta gehiago pentsatu dute binkulaturik dituzten enpresetan, ontziolaren etorkizunean baino.
Hori da pribatizazioen ondorioa, eta baita Eusko Jaurlaritzak krisian dauden enpresen aurrean ematen duen erantzunarena ere: beti inbertsore edo gestore pribatuak bilatzea. Horiei interesatzen zaien gauza bakarra euren poltsikoak aberastea izaten da langileen lan baldintzak erasotzearen kontura, EAEak inposatuz, pertsonala murriztuz, enpresak azpi-kontratetan banatuz, langileak zatitu eta beren baldintzak okertzeko… Urkulluren hitz epelen aurrean, Eusko Jaurlaritzak la Navaleko partehartze txiki bat hartzea ez zuela baztertu esanez, guk argi daukagu: Eusko Jaurlaritzak arazoa orain konpontzeko ardura guztia du!, inolako lanposturik galdu gabe. Beharrezkoa da La Naval berriro nazionalizatzea eta honek langileen kudeaketa eta kontrol zuzenarekin funtzionatzea. Diru publikoa enplegua defendatzera bideratu behar da eta ez, egiten ari diren bezala, bankarien eta gestora espekulatzaileen poltsikoetara oparitu, zerbitzu publikoetan murrizketak egiteko koartada gisa erabiliz.
Horren aurrean, gazteok langileen ondoan mobilizatu beharra daukagu. Jokoan dagoena gure familia askoren ogibidea da, baina baita gure etorkizuneko lanpostuak ere. Gazteria da langabezia eta lan prekarietatea gehien sufritzen duen sektorea, krisiarekin izurrite baten moduan zabaldu dena. Ezin dugu onartu la Naval ixtea, ezta ezkerraldean lanpostu bakar bat bera ere suntsitzea. Horregatik Ikasle Sindikatutik gazteria borroka hau babestera dei egiten dugu eta mobilizazio guztietan parte hartzera langileen ondoan. Beharrezkoa da, langileen eta sektore herrikoien borroka guztiak batu ditzagun, industria eta etorkizun duin bat defendatzeko ezkerraldeko eta Euskal Herriko langile guztientzat.
Sestaoko La Naval langileen kontrolpean
bernazionalizatzearen alde
Langile eta ikasle elkarrekin aurrera!
Borroka da bide bakarra. Jo ta Ke irabazi arte!