Madrilen, 2018 otsailaren 24an
Eman izena hemen parte hartzeko
Azken urteetan mundu guztian zehar milioika emakume langile eta gaztek gizarteko kontzientzia astindu dugu gure zapaltzaileak desafiatuz. Mobilizazio masiboak burutu ditugu Latinoamerikan, AEBen, Europan eta kontinente guztietan sistema kapitalistak babesten duen biolentzia matxista eta instituzionalaren aurka. Grebak antolatu ditugu soldata diskriminazioarekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko. Borroka gogorrak egin ditugu eskubide erreproduktiboak geure egiteko mugatu nahi dituzten gobernu atzerakoien aurrean, besteak beste, abortu eskubide doako eta askearen alde.
Emakumeen borroka kapitalismoak sortzen dituen injustizia eta desberdintasunen aurkako borrokaren funtsezko zati bilakatu da. Mugimendu feminista indartsu bat eraikitzeko garaia da, sistemak ezingo duena asimilatu, ez dena konformatuko boteretsuen mahaietatik erortzen diren ogi apurrekin, zapaltzen gaituztenoi aurpegia garbitzen lagunduko ez diena. Horregatik Ikasle Sindikatuko emakumezkokideek, Ezker Iraultzaileko emakume langileekin elkarlanean, plataforma feminista eta antikapitalista bat sortu dugu: Emakume Aske eta Borrokalariak.
Emakume Aske eta Borrokalariakek pasa den urteko martxoaren 8ko geldialdian parte hartu zuen aktiboki, egun horretako manifestazioak gazte eta ikasleen txokoekin betez. Aurtengo martxoaren 8rako, Ikasle Sindikatutik eta Emakume aske eta Borrokalarietatik institutu eta unibertsitate guztietarako24 orduko greba orokor handi bat antolatzen ari gara. Era berean, lan geldialdiak ere bultzatzen ari gara langileen sindikatuei lantokietan greba orokorra dei dezatela luzatuz.
Martxoaren 8ko ekintzak antolatzeko, eta Emakume Aske eta Borrokalariak lurralde guztietan eraikitzeko, datorren otsailaren 24ean Estatu mailako topaketa antolatuko dugu. Topaketa hau denok libreki adierazteko eta emakumearen askapen borrokaren inguruan sakontzeko espazio bat izatea nahi dugu. Eztabaidako hiru paneletan landuko dugu genero eta klase zapalkuntzaren aurka emakumeak burutu duen borroka historikoa: mugimendu feminista sortu zenetik gaur egun arte, diktadura frankistan eta Trantsizioan emakumeak zuen egoeratik pasaz. Noski, zer nolako feminismo mota behar dugun ere aztertuko dugu, modu eraginkor batean biolentzia matxista instituzionalizatuari aurre egiteko; zein izan behar duen gure posizioa prostituzioaren eta pairatzen ditugun mota guztietako esklabutza modernoen aurrean; ukatzen dizkiguten eskubide erreproduktiboak, gogor eragiten diguten murrizketa politikak eta ikasgeletan emakume gazteok sufritzen dugun jazarpena hezkuntza eduki atzerakoien ondorioz.
Topaketan emakume kolektibo ugarik hartuko dute parte, lan eskubideen eta eskubide sozialen alde borroka garrantzitsuak eta ikusgarriak burutzen ari diren emakumeak, eta baita Europako mugimendu feministako ordezkariak ere.
Ez izan zalantzarik. Zatoz otsailaren 24ko Estatu mailako Topaketara. Oso erraza da etortzea. Bete ezazu asistentziako formularioa eta segituan jarriko gara zurekin harremanetan.
Martxoaren 8an greba feminista
Geure buruak bizirik nahi ditugu, aske eta borrokalari!