Netanyahuren gobernu sionistak, supremazistak eta kolonialistak Israelgo Estatua sortu zenetik egin duen sarraskirik bortitzena aurrera darama Palestinako herriaren aurka. XXI. mendean, AEBen, Europar Batasunaren eta Europako gobernuen laguntzaz, gure begien aurrean ankerkeria izugarria gauzatzen ari da herritar errugabe eta babesgabeen aurka.

Sarraskia larriagotzen ari den bitartean, milioika gara Gazarekin elkartasuna adierazteko mugimendua zabaltzen ari garenak. Bost kontinenteetan manifestazio andana izan da eta unibertsitateetako ikasleen borroka ere hedatu da, AEBetatik Mexikora, Britainia Handia edo Frantziako eta Espainiako Estatuetara, Euskal Herria barne noski.

Palestinar herriaren ondoan gaude, bere sufrimenduaren eta erresistentzia eredugarriaren ondoan, eta horregatik Mendebaldeko inperialismoak sarraskian duen konplizitate zitala salatzeko betebeharra dugu.

Era berean, Pedro Sanchez eta Yolanda Diazen Gobernu “aurrerakoiaren” gezurrezko malkoak ere salatu behar ditugu, erabat lotsagarria delako gure kanpaldiak txalotzen dituzten bitartean Netanyahuri armak bidaltzen jarraitzea eta uko egitea Israelekin dituzten harreman politikoak eta komertzialak eteteari.

Netanyahuren eta bere konplizeen egitasmo hiltzaileak geldiarazteko, elkartasun internazionalista eta iraultzailea da bide bakarra. Gazteria eta langile klasea mobilizatzen garenean ez dago nor gu gelditzeko gai. Soilik herriak bultzaturiko borrokak, ikasle-mugimendua langileenekin batuz, apartheid sionistaren  aurkako greba orokorraren beharra ardatza izanik, makurrarazi ahal izango ditugu herri oso bat suntsitzearen erantzuleak.

Hauxe da kapitalismoa: genozidioa, miseria eta gerra inperialistak. Iraultza sozialistaren alde borrokatzea premia larria da, Palestinarentzat eta gizadiarentzat.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu