Otsailaren 14etan DENOK MANIFESTAZIORA! Errepresiorik ez!

Urtarrilaren 30ean Hezkuntza Publikoaren aldeko greba deitu zen Nafarroan. Greban partehartze handia izan zen, eta milaka irakaslek kaleak bete zituzten hezkuntza-etapa guztietan ratioak jaistea, irakasleen egonkortasuna, lan-gainkarga arintzea, lan-baldintzak eta lan-baliabideak hobetzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea aldarrikatzeko.

OTSAILAK 7 GASTEIZ · 18:30 IPARRALDE GIZARTE ETXEA

Israelgo erregimen kolonialak 50.000 lagunetik gora erail ditu Palestinan azken urtebetean, datu ofizialen arabera. Nolanahi ere, hainbat ikerketek (besteak beste, The Lancet medikuntza-aldizkari britaniarrarenak) ohartarazi dute kopuru hori 200.000tik gorakoa ere izan daitekeela, identifikatutako eta zenbatutako hildakoei gaitz infekziosoen, ur eskasiaren eta gosetearen ondorioz hiltzen ari direnak ere gehitzen badizkiegu. Gaur egun inor gutxi ausartzen da ukatzera genozidio planifikatu baten aurrean gaudela; halaxe adierazi dute, gainera, Francesca Albanesse NBEko errelatoreak edota Nazioarteko Justizia Auzitegiak, besteak beste.

Aroztegiko 7 auziperatuen kontrako epaiketa salatzeko manifestaziorako atxikimendua

Baztango bailaran kokatzen den 340 biztanleko Lekarozko herriak 20 urteko ibilbidea egin du espekulazioaren mamurruaren kontra. 228 familia bakarreko etxebizitza, 4 izarretako luxuzko hotela eta golf zelaia egin nahi dute herritarren borondatearen kontra. Horretarako Nafarroako Gobernuak Baztango udalari eta Baztango Batzar Nagusiari eskumenak kendu dizkio. Honez gain nekazarien lurrak eta herri lurrak desjabetuak izan dira. Horrela herritarren erabakitze eskubidea ebatsi dute jauntxo batzuen mesedetan.

Urtarrilaren 22an eta 23an milaka irakasle izan ziren greban EAEn, ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek deituta. Era berean, datozen asteetan grebara joango dira Haurreskolak Partzuergoko langileak (urtarrilaren 28an eta 29an), bai eta ikastetxeetako sukaldeko langileak (urtarrilaren 30ean eta 31n) eta garbiketako langileak (otsailaren 19an eta 20an) ere. Ikasle Sindikatutik gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu deialdi horiei.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu