Erabateko arrakasta izan du Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatuak deituriko ikasle grebak. Gela hutsak eta 100.000 gazte manifestazioak betetzen. Ez da abusua, bortxaketa da!
M10eko ikasle greba, La Manadako sententzia lotsagarriaren aurka arrakasta izugarria izan da. Milioi bat ikasle baino gehiagok gelak hustu dituzte eta 100.000ak baino gehiagok bete dituzte Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deituriko manifestazio eta kontzentrazioak. Hego Euskal Herrian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean milaka ikasleek haserre irmoa agertuz, aldarrikapen oihuekin eta borrokarako grinarekin manifestatu dira.