Gobernuak errebalidak kendu ditu. Borrokari esker irabazi dugu!
Borrokak merezi duela ikusi ahal izan dugu Ikasle Sindikatuak deiturako greba izan eta egun gutxiren buruan. Azken orduan, Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetako kontseilariekin izandako bileraren ondoren, publiko egin zuten Wert ministro ohiak diseinatutako errebalidak kenduko dituztela. Akordio horrekin, batxilergoko bigarren urteko proba orain arteko Unibertsitatera Sartzeko Probaren antzekoa izango da, eragin akademikorik gabea; hau da, ez da beharrezkoa izango batxilergoko titulua eskuratzeko. DBHko 4. mailako eta lehen hezkuntzako errebalidei dagokienez, ez dira nahitaezkoak izango, ez dute eragin akademikorik izango eta lagin izaera izango dute; hau da, ikastetxe batzuek bakarrik egingo dute. Akordio horrek gauza bat erakusten du: errebalida frankistak atzera botatzea eta milaka eta milaka ikasle ikasgeletatik ez bidaltzea lortu dugu!