Iruñeako auzitegiak La Manadako kasuaren sententzia lotsagarria argitaratu du. Milioika emakumeren, eta kontzientziadun gizonezko askoren samina piztu duen sententziak. Tribunalak bortxaketaz absolbitu ditu akusatuak eta 9 urtetara bakarrik zigortzen ditu ustezko “gehiegikeria sexualagatik” bakarrik, ukatuz 18 urteko gaztearen aurka eginiko eraso basatian biolentziarik egon zenik.
Justizia espainiarra zuzenean dator frankismotik. Gazteak atxilotu ditu monarkia eta PPren ustelkeria kritikatzeagatik, twitteroak eta raperoak epaitzen ditu, adierazpen askatasuna erasotzen du liburuak bahituz, aldizkariak zentsuratuz eta ekintzaileak eta politikariak kartzelan sartuz ideario faxistari uko egiteagatik. Epaile atzerakoiez eta matxistaz leporaino beteriko justizia horrek, aurrekaririk gabeko erasoa burutu du emakumeen aurka, praktikan bortxaketa legeztatuz, eta gu dianaren erdian kokatuz, bortxatzaileei tribunalen babesa eta inpunitatea emanez.
Emakume Aske eta Borrokalarietatik, Ikasle Sindikatutik eta Ezker Iraultzailetik dei egiten diegu emakume guztiei, eta gizoneko kide guztiei ere, borrokara, eta masiboki gaur eta hurrengo egunetan egongo diren mobilizazioak masiboki babestera. Pasa den martxoaren 8aren ondoren, inork ez du gure aurka barre egingo. Ez dugu onartuko epailearen toga daramaten hiru atzerakoik ezartzea taldeko bortxaketa bat ez dela bortxaketa eta, praktikan, absolbituak izatea hori egin zuten nazkagarriak.
Gaizki deituriko justiziak, biktima eszenatoki publikora jazarri ondoren, modu lotsagarrian beheratu ditu defentsak eta fiskaltzak eskaturiko zigorrak, ez zela bortxaketa izan esanez, gehiegikeria sexuala baizik. Nola ausartzen dira!! Sinestezina eta nazkagarriak da! Sententzia hau emakumeak erasotzeko eta bortxatzeko gonbidapen hutsa da. Taldean bortxatu daiteke, bideoz grabatu, zabaldu, fisikoki eta psikologikoki torturatu delitu hori zigortu gabe. Ezer gertatu izan ez balitz bezala! Bortxaketa delitua legeztatzea da! Hori da justiziak esaten duena!
Ez gara besoak gurutzatuta geratuko. Sententzia lotsagarriak jasaten urteak eman ondoren, pazientzia agortu zitzaigun aspaldi. Ez diezagutela legeez hitz egin PPko ustelak epaitzerako orduan ez ikusiarena egiten duenean, esplotatzen gaituztenen aurka ezer egiten ez duenean, langabeziara eta etxetik kaleratuak izatera kondenatzen gaituztenean, kolpatzen, bortxatzen eta erailtzen gaituztenak babesten dituenean. Nazkatuta gaude eta samin hau antolakuntzan eta borrokan eraldatuko dugu.
Zigor eredugarria bortxatzaileentzat! Justizia matxistarik ez!
Denak kalera! Sinesten dizugu!
Gaur plazak beteko ditugu!
Ahizpa, hemen duzu zure manada!