Azaroaren 16an, denok grebara eta mobilizazioetara!

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriaga PlazanDonostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca Iruñea: Udaletxean

Ikasle Sindikatutik salatu nahi dugu ikasleok datorren azaroaren 16ko grebaren harira jasaten ari garen errepresioa. Ikastetxez ikastetxe, etengabe jartzen ari dira trabak eta aitzakiak Israelgo Estatu sionistak palestinar herriaren aurka aurrera daraman genozidio basatiaren aurka deitu dugun bigarren greba eguna oztopatzeko.

Sakatu hemen gure salaketa-bideoa ikusteko.

Ezin dugu beste aldera begira gelditu!

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriaga PlazanDonostia: Boulevard

Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca Iruñea: Udaletxean

Deskargatu kartela | eskuorria

Gazako Zerrendan gertatzen ari dena genozidio basatia da. Israelgo Estatu sionista, faxista eta kolonialista herri palestinarra sarraskitzen ari da: 8.000 hildako baino gehiago, horietatik ia 3.000 haur, milaka zauritu eta ehundaka mila desplazatu. Bonba israeldarrak etengabe ari dira suntsitzen etxebizitzak, ospitaleak eta azpiegiturak, horretarako fosforo zuria ere erabiliz.

Elkartasuna Palestinako herriarekin! Gazako genozidioa gelditu!

18:00etan Jesusen Bihotza

Zatoz Ikasle Sindikatuaren eta gazteri borrokalariaren blokera

17:00etan Jesusen Bihotza

Deskargatu kartela | eskuorria

Netanyahuren gobernu sionista, kolonialista eta faxistak Palestinako herriaren aurkako genozidio basatiarekin aurrera jarraitzen du. Sarraski honetan ezinbestekoa izan da AEBren, EBren eta Europako gobernu nagusien parte hartze eta konplizitatea. Espainiako Estatuan, Pedro Sanchezek Israeli ematen dion babesa berretsi du, defendatzeko eskubidea dutela planteatuz, hori bai!, nazioarteko zuzenbidea errespetatuz. Zinismoa ikaragarria da!

Gazako genozidioa gelditu!

12etan mobilizazioak

Bilbo: Arriaga Plazan · Gasteiz: Andra Mari Zuria

Deskargatu kartela | eskuorria

Hamarkadak dira Israelgo estatu faxista, kolonialista eta sionistak Palestinako herria jazartzen, erasotzen eta sarraskitzen duela. Gaza munduko kontzentrazio-esparrurik handiena bihurtu da: bi milioi pertsona inguru bizi dira pobrezia latzean, ezin izan dira lurraldetik irten eta etengabe bonbardaketak jasan dituzte azken urteotan, milaka hildako eraginez.

Deskargatu kartela | eskuorria

Matxismoa, faxismoa, Gazako genozidioa. Aski da!

Klaseko feminismo iraultzailea altxatu!

Mobilizazioak

Bilbo: 12etan Udaletxea | 17:30etan Jesusen Bihotza

Donostia: 12:30etan Udaletxea | 18etan Antiguoko Tunela

Gasteiz: 13etan Adurtzako Lanbide | 18etan San Anton Pza.

Iruñea: 12:30etan Diputazioa | 18etan Antoniutti

2023a markak apurtzen ari da indarkeria matxistaren datuetan. Urtea amaitzeko hiru hilabete falta direnean, eraildako emakumeen kopurua 2022koaren parekoa da (49 krimen), eta bortxaketak %53,2 igo dira. Aldi berean, muturreko eskuina emakumeen eta LGTBI kolektiboaren aurkako diskurtso negazionista eta erreakzionarioa gogortzen ari da, eta mezu hori gure ikastetxeetan sartzen ari da.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu