(Abajo en castellano)

Deskargatu kartela. Deskargatu eskuorria. Deskargatu greba eskariaren orria

M24 manifestazioak 12etan

Bilbo: Eliptika plazatik
Donostia: Ibaetako Aulariotik
Gasteiz: Andra Mari Zuriaren plazatik
Iruñea: Antoniuttitik

Ikasle Sindikatutik bat egiten dugu Ikasle Abertzaleek martxoaren 24rako bultzatutako ikasle grebarekin eta greba deialdia luzatzen diegu ikasle guztiei. Greba horrek, lehenik eta behin, Hego Euskal Herrian hezkuntza publikoaren murrizketen, pribatizazioen eta suntsiketaren arduradunak seinalatu behar ditu, EAJ, PSE-PSN eta UPN, eta, bigarrenik, Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministerioa eta PSOE-UP Gobernua, egiten ari diren pribatizaziorako legeengatik.

Otsailean Hezkuntza Akordio baterako Oinarriak zirriborroa aurkeztu zenetik, martxoaren 18an EAJ, PSE, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk etorkizuneko EAErako hezkuntza legearen ildoak ezartzeko xedea duen dokumentua adostu zuten. Lehen zirriborroa aurkeztu eta 48 ordura, presaka berritu ziren ikastetxe pribatuek jasotzen dituzten itunak sei urtetarako, hezkuntza pribatu-itundua jada gure erkidegoan %50ekoa denean, espainiar Estatuko maila altuena eta Europako bigarrena, Belgikaren atzetik.

Bilbo: 12etan Arriaga Plazan

Donostia: 12etan Boulevard

Gasteiz: 12etan Andra Mari Zuria

Deskargatu kartela. Deskargatu greba eskaria

2003tik, Euskal Herrian 113 pertsona hil ditu indarkeria matxistak, 1.125 emakume Estatu espainiar osoan. Justizia patriarkalak erasotzaileak babesten dihardu. Milaka emakume eta neskato pobre salerosketaren, prostituzioaren, pornografiaren eta alokairuko sabelen biktima izaten jarraitzen dute. Osasun publikoan sistematikoki ukatzen da abortu eskubidea.

Auzitegi Gorenak berretsi egin du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren (TSJC) epaia, ikasgeletan gaztelaniaren %25 inposatuz. Epaiak erreakzioaren eta euren komunikabideen kanpaina neofrankista amorratua piztu du Kataluniako herriaren eskubide demokratikoen eta katalanaren aurka.

Erreakzionarioez gainezka dauden eta inork aukeratu ez dituen auzitegi horiek zehazten dute agenda politikoa Katalunian zein Estatuan. Berdin dio eskuin espainolista hutsala izatea lurraldean edo ez egotea Estatu espainiarreko Gobernuan. Erreakzioaren muina den togaz jantzitako ejertzitoa dute euren alde.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu