Artículo en castellano

Pklikatu hemen argazkiak ikusteko

Klikatu hemen bideoak ikusteko

Zaila zirudien iazko Martxoren 8a gainditzea, baina egin dugu! Milioika emakume langile eta gaztek Euskal Herriko zein Estatu mailako borroka sozial eta politikoen historiaren orrialdeetan letra larriz idatziko den greba orokorrean aurrerapauso bat eman dugu, gure milaka eta milaka kide gizonekin batera.

Zantzu asko zeuden pentsatzeko leherketa handia izango zela egun horretan, besteak beste, Pedro Sanchezen gobernuak erretolika “feminista” eduki arren zapalkuntzak eta indarkeriak errealitate izaten jarraitzen baitute; justizia patriarkalaren aurkako amorru bilakatu zen, PP, Cs eta Voxek osatzen duten bloke atzerakoi eta neofrankistaren adierazpen eta probokazioek hauspotuta.

Hainbestekoa izan zen presio soziala ezen CCOOk eta UGTk ezin izan baitzuten azken bi urteotan aplikatutako bake sozialeko dinamika inposatu. Klase arteko borrokak eta emakume langilearen mugimenduak behartu zituzten deituta zuten bi orduko deialdia 24 orduko greba orokorrera luzatzea, klaseko beste sindikatu batzuek egin zuten bezala (CGT, Cobas, CNT, CIG, LAB, ELA…). Goizeko lehen orduetatik aurrera, telekomunikabideek, beste aukerarik ez eta, 7 milioi langilek parte hartu zuten grebak izandako arrakastaren berri eman behar izan zuten.

Gazteria lehen lerroan

Borroka egun hartan gazteek jokatu zuten papera oso garrantzitsua izan da. Bi milioi eta erdi gaztek babestu genuen Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deitutako greba orokorra, eta 400.000 ikasle atera ginen kale eta plazetara eguerdiko 12etan, 40 hiri baino gehiagotan antolatu genituen manifestazioetan.

Bartzelonan 130.000 ikaslek osatutako giza uholde batekin hasi genuen martxa Plaza Universitat-etik abiatuta erdialdera, eta 6.000 inguru manifestatu ginen Tarragonan. Madrilen 120.000 ikaslek Puerta del Sol hartu eta Gran Via kolapsatu genuen Justizia Ministerioraino. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean mobilizazioa ikaragarria izan zen, milaka eta milaka pertsona elkartu ginen, eta baita Valentzian ere, bertan 30.000 gaztek bete genituen hiriko kale nagusiak. Ikasle manifestazioz bete ziren bazter guztiak: milaka eta milaka ikasle atera ginen kalera Sevillan, Malagan, Cadizen, Cordoban, Granadan, Almerian, Vigon, Ferrolen, etab. Oviedon, Xixonen eta Asturiasko beste zenbait lekuotan 7.000 ikasle, milaka eta milaka Zaragozan eta Balerretan, 3.000 Guadalajaran, beste milaka ikasle Gaztela Mantxan eta Salamankan eta Gaztela Leongo hainbat hiritan, Extremaduran, Murtzian, etab.

Manifestazio guztietan oihukatu zen: Gure buruak bizirik nahi ditugu, aske eta borrokalari! Aski da, justizia patriarkalari ez! La Manada sistema bera da! Gora emakume langileen borroka.

Milioika pertsona arratsaldean

Hori guztia arratsaldean gertatuko zenaren atarikoa besterik ez zen izan. Autobusak, metroak, trenak eta auzo guzietako kaleak morez jantzita zeuden, etxean egindako kartel eta pankartez beteak, aurpegi margotuak, borrokarako gogoa eta indarra. Bost milioi emakume langile eta gazte, gure kide gizonekin batera, atera ginen kalera. Madril eta Bartzelona bete genituen milioi bat pertsona baino gehiagorekin, eta milaka eta milaka pertsona batu ginen Valentzian, Bilbon, Sevillan, Granadan, Malagan, Gasteizen, A Coruñan, Xixonen, Valladoliden eta beste hainbat hiritan.

Egun historiko horrek argi utzi du nor diren borroka honetako benetako protagonistak. Langile klaseko emakume eta gazteok lortu genuen greba arrakastatsua izan zedin, gu geu baikara sistemaren, prekarietatearen, soldata baxuen, langabezia masiboaren eta etxe kaleratzeen zapalkuntza jasaten dugunak eta guk jasaten ditugu baita ere bortxaketak, feminizidioak eta tratu txarrak.

Klaseko feminismoa, iraultzailea eta antikapitalista

Martxoaren 8ak agerian utzi du zein den altxamendu honen bihotzaren benetako taupada. Ez dira Inés Arrimadas eta bere “feminismo liberala”, ezta PPko emakumezko diputatuak ere. Horiek, Albert Rivera edo Pablo Casadorekin batera, kolpatzen gaituzten murrizketen eta austeritatearen arduradunak dira, eta ez dute inolako erreparorik eduki Vox ultraeskuindarrarekin aliatzeko. ADN frankista berbera dute eta zapalkuntza kapitalista jasaten dugun emakumeon etsai deklaratuak dira!

Defendatzen dugun feminismoa ez datza tokatzen denean soinean lazo morea eramatean. Historiako gobernurik feministena dela dioen Pedro Sánchezen gobernuak praktikan ez du ezer egin jasaten dugun zapalkuntzarekin amaitzeko. Horiek ere sistema kapitalista eta bere instituzioak legitimatzen dituzte, irudi gizatiarragoa ematen saiatu arren.

Aurtengo martxoaren 8ko greba feministak gure indar ikaragarria erakusteaz gain, milioika langile eta gazteren artean gertatzen ari den erradikalizazio prozesua eta ezkerrerako biraketa adierazten du. Altxamendu masibo hori, Euskal Herriko, estatu mailako eta mundu mailako klase arteko borrokan mugarria izan da. Are gehiago. Jomugan ezarri du benetan lotzen gaituzten kateekin amaitu nahi badugu, arazoaren erroarekin amaitu behar dela, hau da, kapitalismoarekin. Soilik gizartearen eraldaketa sozialistaren alde borrokatuz lortuko dugu aske bizitzea eta klase, genero edo arraza zapalkuntza ororekin amaitzea.

Bat egin Aske eta Borrokalariekin! Eraiki dezagun batera feminismo iraultzaile eta antikapitalista!

Emakumeen aurkako indarkeriarik ez!

  • · Zigor eredugarriak emakumeen kontrako bortxaketak eta eraso fisiko edo psikologikoen arduradunei. Erasotzaileen zigorgabetasunaren alde egiten duten polizien eta epaileen berehalako kaleratzea.
  • · Baliabideak eta aterpetxeak tratu txarrak pairatu dituzten emakumeentzat. Lan duina edo mugagabeko langabezia prestazio baten alde. Etxebizitza duinak tratu txarren biktimentzat eta haien seme-alabentzat.

Etxeko lanen kateak apurtu ditzagun! Lan bera, soldata bera!

  • · Lan erreforma eta murrizketa sozialak bertan behera utzi. Denontzako soldata duinak. 1.200 euroko gutxieneko soldata. Zigor eredugarriak ama izateagatik diskriminatzen duten enpresei.
  • · 6 hilabeteko amatasun-baimena gurasoentzako, soldata osoarekin.
  • · Haur eskola duinak, publikoak eta doakoak. Garbitegi, jantoki, etxeko garbiketa zerbitzu publikoa eta doakoa.
  • · Mendekotasunerako laguntza publikoen igoera mardula.

Gure gorputza, gure erabakia!

  • · Heziketa sexuala inklusiboa, ebaluagarria eta derrigorrezkoa ikastetxe guztietan, garena izan ahal gaitezen, edozein dela ere gure generoa, sexu orientazioa edo nortasuna. Aski da, mezu matxista eta homofoborik ez! Erlijioa kanpora ikasgeletatik!
  • · Abortu libre, doako eta seguruaren alde. Familia planifikazio zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak. Doako antisorgailuak osasun etxeetan eta farmazietan.
  • · Prostituzioa abolitu eta haren kontura aberasten diren botere enpresarial eta politikoak borrokatu, zapalketa matxistaren erarik zitalena baita. Haurdunaldi subrogatuaren eta horren inguruko arautzearen aurka, gure eskubideen defentsaren mozorropean, gure gorputzaren salmenta eta merkantilizazioa ahalbidetzen duelako.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu