Bilbo: 19:30 Jesusen Bihotza-Sagrado corazón.  Donostia: 19:30 Bulebar. Gasteiz: 19:00 Iparralde. Iruñea: 20:00 Baluarte

 Datorren ostegunean, azaroak 25, Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Urtero bezala Euskal Herri osoko kaleetara irtengo gara langile klaseko emakumeok jasaten dugun zapalkuntza sistematikoaren amaiera exijitzeko.

2020ko konfinamenduan, 016ra egindako deiek nabarmen egin zuten gora, eta hazten jarraitu du etengabe murrizketak amaitu ondoren. Tratu txarrengatiko salaketak eta hilketak etengabe areagotu dira.

Datuak ikaragarriak dira: aurtengo urtarriletik irailera bitartean, estatu espainiarreko 016 telefonoak epe berean baino 1.500 dei gehiago jaso zituen 2020an, 65.242 guztira. Gure bizitzak arriskuan daude oraindik.

2021ean, indarkeria matxistaren 70 biktima daude; horietatik 37 bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak dira, eta 33 harreman sentimentalik ez zuten gizonek eraildako emakumeak eta haurrak familia-eremuan.

Bestalde, zapalduen artean zapalduta dauden trans emakumeak hain daude diskriminatuta eta baztertuta, ezen erailtzen dituztenen kopurua ez baita estatistika horietan sartzen ere, indarkeria matxista pairatzeko arriskua bederatzi aldiz handiagoa izan arren.

 Matxismoa eta faxismoa gauza bera dira

Egunero jasaten dugun indarkeria matxista eskuin muturrak, PPk eta Voxek bultzatzen dute, euren jarraitzaileak horretara hauspotuz, feminismoaren aurkako gorrotoa elikatuz, oro har, eta feminismo borrokalariaren aurkakoa, bereziki.

Erreakzionario horien helburua da gure bizitzak infernu bihurtzea, jazarpenari eta erasoei haizea emanez, bortxaketak justifikatuz eta egunez egun hilketa matxistak gertatzen jarraitzeko baldintzak sustatuz.

Ezin dute jasan emakume langileok, familia langileetako emakume gazteok nahikoa dela esatea eta zapalkuntzaren aurkako eta bizi-baldintza duinen aldeko borrokaren buruan egotea, eta jo ta su erasotzen gaituzte gure kateak hauts ez ditzagun. Baina ez dute lortuko.

Eskubideak ekintzekin defendatzen dira, ez hitzekin

Emakumeok jasaten dugun zapalkuntza amaitzeko eta indarkeria matxistari modu eraginkorrean aurre egiteko, beharrezkoa da neurri zehatzak eta horiek gauzatzeko baliabide materialak lehenbailehen martxan jartzea. Horrela ez jokatzea hitzontzikeria hutsez engainatu nahi izatea da.

Horrela, gaur egun, Euskal Herrian ere abortatzeko eskubidea paper hutsa da abortatzeko beharra duten emakume askorentzat.

Datuek ez dute zalantzarako tarterik uzten. Osasun Ministerioaren beraren arabera, 2020an Nafarroan egin ziren 888 Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurak (HBE) 648 zentro pribatuetan eta 240 zentro publikoetan baino ez ziren egin. Euskadin 3249 HBE egin ziren zentro pribatuetan, eta 173 baino ez zentro publikoetan.

Pedro Sanchezen Gobernuak eskuinari aurre egiteari eta benetako ezkerreko politika egiteari uko egin dion heinean, Elizari eta eskuin muturrari lotutako erreakzionarioek (Opus Dei kasu) gure gorputzei buruz erabakitzea ahalbidetzen du, baita osasun pribatuko enpresariek poltsikoak betetzen jarraitzea ere.

Bestalde, paperaren gainean gutxieneko eskubideak bermatuko dizkigun Trans Legea onartzeko trabak jarri nahi ditu PSOEk, transfobia lotsagarria erakutsiz.

PSOEren , hala nola, PNVren diskurtsoak emakumeen eskubideen alde egiten duten itxura eman nahian hitz hutsak eta mozorro feministak besterik ez dira, eta gure zapalkuntza iraunarazteko baino ez dute balio.

Horregatik, beharrezkoa da Unidas Podemos eta EH Bildu bezalako alderdiek itxurakerien politika horiekin haustea eta aurrerapausoa ematea kaleetako mobilizazioan oinarrituta, indarkeria matxistarekin eta emakumearen zapalkuntzarekin amaitzeko benetako neurriak ezartzeko exijituz eta kontsekuenteki borrokatuz.

Beharrezkoa da tratu txarrak jasaten dituzten emakume guztientzako babesetxeak egokitzea, banku handien eta inbertsio-funtsen eskuetan dauden milaka etxebizitza hutsak desjabetu eta zerbitzu horretara bideratzea.

Langabezia-sorospen mugagabea bermatzea, etxegabetzeak legez debekatzea, psikologiaren arloko milaka profesional osasun-sistema publikoan sartzea, lan-erreforma indargabetzea, prekarietatearekin eta soldata-arrakalarekin amaitzea eta soldata duinak bermatzea.

Haur-eskolen, egoitzen, garbitegien, jantokien, tindategien eta etxeko garbiketaren doako zerbitzu publikoa bultzatzea, etxeko lanen esklabotzarekin eta adinekoen eta haurren zaintzan emakumeongan ezartzen den zama indibidualarekin amaitzeko. Matxista eta faxista guztiak polizia, armada eta sistema judizialetik garbitzea, epai patriarkalekin eta sistema horren indarkeriarekin amaitzeko.

UPko buruzagiek ohituta gaituzten asmo oneko adierazpenek ez dute inoiz arazorik konpondu, fardela xukatzeko baino ez dute balio izan.

Gure bizitzak erabat eraldatzen dituzten benetako ezkerreko politikekin bakarrik lortu ahal izango dugu zapalkuntzarik gabeko bizitza.

Azaroaren 25 honetan, feminismo borrokalariak kaleak beteko ditu berriro. Borroka da bide bakarra! Denok manifestazioetara!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu