Urtebete igaro da Badalonako Màgic merkataritza-guneko komunetan gertatutako talde-bortxaketetatik. Amorru handiko urtea, familien minak eta instituzioek biktimekiko izan duten mespretxuak markatu duena.

365 egun daramatzagu neurriak eta protokoloak exijitzen, gotorleku horretan sexu-erasotzaileek zigorgabetasunez jokatzen jarrai ez dezaten. Isiltasuna izan da nagusi egun guzti hauetan. Horregatik, nazkatuta, aski dela esan dugu berriro.

Maiatzaren 25ean, Comitè de Mares contra la Violència sexual a Badalona, Lliures i Combatives eta Sindicat d‘Estudiants-ek, USTEC-STEko irakasleekin batera, hiriko ekintzaile feminista eta sozialek, eta sindikalista borrokalariek lagunduta, elkarretaratze bat egin genuen Màgic merkataritza-gunearen barruan, puntu morea eskatzeko.

Gure ekintza guztiz baketsua izan zen, pankartak zabalduz, biktimen aldeko aldarriak abestuz eta manifestu bat irakurriz.

Berehala, merkataritza-guneko segurtasun-zaindariek gaizkile gisa tratatzea erabaki zuten, gure adierazpen eta protesta askatasuna zapalduz, eta gogor oldartu ziren. Lau astakirtenek bortizki eraso zioten Sindicat d ‘Estudiants-eko Borja Latorreri, kolpatuz eta erakusleiho baten kontra bultzatuz; eskuburdinak jarri zizkioten, erdialdeko barne-korridore pribatuetara eraman zuten kolpeka eta larderiaz, eta legez kanpo atxiki zuten. Berak eta beste lankide batzuek kolpe handiak dituzte.

Horrela funtzionatzen du Màgic-ek. Eta Badalonako Udalak onartzen duelako funtzionatzen du horrela. Nola da posible puntu morea eskatzen dugunoi bortizki erasotzea? Nola liteke basakeria hau 2024an? Zerbait gertatuz gero, nola fidatu segurata horiekin? Imajina dezakegu nolako beldurra sentitu zuten bortxaketen biktimek eskuin muturreko gorila horiei laguntza eskatu eta entzungor egin zietenean.

Erantzukizunak argitzea eta berehala jardutea eskatzen dugu. Exijitzen dugu:


1. Màgic merkatal-guneko segurtasun-arduraduna berehala kargutik kentzea.

2. Eraso ziguten lau segurtasun-zaindariak berehala kaleratzea.

3. Màgic-en barruan puntu morea sortzea, merkataritza-gunearen ordutegian irekita egongo dena, baliabide ekonomiko eta material nahikoak izango dituena, eta genero-indarkerian espezializatutako gizarte-langileekin, biktimei eta behar duten emakume guztiei lagundu ahal izateko.

Ez zaudete bakarrik!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu