Justizia matxistaren aurka!

Azken egun hauetan ikuskizun lotsagarri baten aurrean gaude. Sanferminetan neska batek jasandako bortxaketa boskoitzaren epaiketa hasi da. Beste behin ikusten ari gara biktima epaitzen dela, ez errudunak. Juana Rivasen kasuan, justizia matxista erasotzailearen ondoan jarri zen eta seme-alabak entregatu behar izan zituen; oraingoan, epaiketa sumarisimoa biktimaren aurkakoa izan da, ez, erasotzaileen aurkakoa.

encuentro

 

Deskargatu eskuorria

 

Epaileak errudunak argi eta garbi erruduntzat jotzeko balio duten zenbait froga baliogabetu ditu, La Manadak whatsapp taldean bidalitako mezuak adibidez. Horien artean zegoen ondokoa: “Follándonos a una entre cinco. Puta pasada de viaje. Todo lo que cuente es poco”.  Epaileak bost akusatuekiko erakutsi duen “ardura harretatsua” ez du inondik ere emakume bortxatuarekin erakutsi. Bere testigantzak ez du balio, froga ebidenteek ere ez, baina bai erasotzaileek kontratatutako detektibe pribatu baten informeak. Horrekin erasotzaileek erakutsi nahi izan dute neskak “bizitza normala” egin duela eta “ez dagoela afektatuta”, azken batean bera kriminalizatzeko eta gezurtitzat jartzeko.

Kanpaina nazkagarri hau epaitegitik kanpora atera eta urrunago heldu da. Komunikabideen kanpaina medioatikoarekin grinez saiatu dira La Manadako kideen irudi atsegina zabaltzen; aldiz, telebistako programa horiek biktimari emandako tratua ez da inolaz ere berbera izan. Neska bai, neska epaitu dute, ez maila legalean bakarrik, baina telebistako saioetan ere.

Jabetzen gara biktimak jasan behar izan duen kalbarioa zein izugarria izaten ari den. Bost pertsonek, tartean ziren militar eta guardia zibil batek, bortxatzatu zuten eta gero inkomunikatuta utzi laguntza eskatu ez zezan. Baina horretaz gain, orain irrigarri utzi nahi dute, erresistentziarik ez zuelako jarri publikoki gezurtitzat utziz. Hilketak daudenean eta komunikabide horiek galdetzen dutenean zergatik ez dauden salaketak lehenagotik; hortxe dugu erantzun larri bezain argia.

Beste behin jazarpen sexuala normalizatzen duen matxismoaren biktima gara emakumeak, eta erasoak istripu saihestezintzat aurkezten zaizkigu, geuri errua botaz jasaten ditugun erasoengatik. Zer janzten dugun, mozkor gauden, EZ behar beste esan dugun, kaletik bakarrik goazen, bortxaketa baten ondoren gure bizitza berreskuratzen saiatzeagatik... horregatik guztiagatik kriminalizatzen gaituzte.

Emakume Aske eta Borrokalariok gure elkartasuna adierazten diogu biktimari eta zigor eredugarria eskatzen dugu “La Manadakoentzat”. Tinko salatzen dugu epailaren eta justiziaren izaera matxista eta atzerakoia. “Justizia” honek emakumeak lan okerrenetara kondenatzen ditu, prekarietatera, mendekotasun ekonomikora, eta horrek guztiak emakumeen kontrako indarkeria areagotzen du; gainera, biktimentzako laguntzak murriztu eta erasotzaileak babesten dituzte. Horren aurrean antolatu eta mobilizatu beharra daukagu, borroka feminista, antikapitalista eta iraultzailearekin soilik lortuko baitugu garaipena.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu