(abajo en castellano)

EAJ, aski da euskal gazteriaren aurka prekaritatea, langabezia eta errepresioa inposatzeari!

Atzo, maiatzaren 7an, Ertzaintzak bortizki jazarri zuen Ernaik Bilbon deitutako manifestazioa, hain zuzen ere, Albia lorategietan. Irudiek ez dute zalantzarik uzten. Euren ugazaben egoitzaren aurrean jarrita, EAJren Sabinetxean, dozenaka Ertzainek indarkeria osoz oldartu ziren, manifestazioa borra kolpeka desegiteko asmoz.

Gure eskubideak kaleko borrokarekin defendatuko ditugu!

(abajo en castellano)

Urkulluk korrika eta presaka deitu zituen hauteskunde hauek, Euskal Herrian hazten ari diren mobilizazioen tsunamiari dion beldurragatik, zuzenean eurak seinalatzen baititu murrizketen, ustelkeriaren eta errepresioaren erantzule gisa. Urtarrilak 30eko greba orokorra kolpe gogorra izan zen, eta guztiz agerian jarri zuen jeltzaleen sinesgarritasun falta. Horregatik, nahiz eta pandemiaren agertoki berriak egon, EAJk hauteskunde hauek kosta ahala kosta egin ditu, parte hartze txikiagoarekin eserleku gehiago irabazteko esperantzarekin. Abstentzioa orain arteko handiena izan da (%47,14), bereziki handia herri eta auzo langileenetan.

Deskargatu akordioa

EH Bildu eta Ikasle Sindikatua/Sindicato de Estudiantes hurrengo akordio programatikora iritsi gara, hezkuntza publikoak bizi duen gizarte-larrialdiko egoera eta estatu espainiarreko eta EAEko egungo egoera politikoa aztertu ondoren. Hori dela eta, Ikasle Sindikatuak uztailaren 12ko hauteskundeetan EH Bilduri botoa emateko deia egingo die euskal gazteei, EAJren alternatiba gisa bestelako gobernuak eratzeko eta mobilizazio sozialean oinarritutako ezkerreko politikak defendatzeko:

Deskargatu orria

Ikasle Sindikatuaren adierazpena

Ikasle Sindikatuak EAEko gazteria EH Bilduren alde bozkatzera deitzen dugu hauteskundeetan, eskuineko politikekin eta murrizketa sozialekin amaitzeko balioko duen ezkerreko Gobernu baten alde.

Covid 19aren pandemian eta krisi ekonomikoaren eztandan zehar Eusko Jaurlaritzak eta EAJk izan duten ekinbideak, berriz ere azaleratu du euskal eskuinak kapitalisten eta patronalaren interesak bakarrik ordezkatzen dituela. Enpresari handien bozeramaile gisa arituz, jeltzaleek argi utzi dute beraientzat gure osasuna, hezkuntza eta eskubideak ez dutela deus balio. Jarduera ekonomikoa ez eteteko egin duen ahalegin sutsuaren eta klasera itzultzeko aginduaren helburu bakarra eurak parte diren elitearen irabazi milioidunak bermatzea izan da.

Aski da! Errepresiorik eta mendeku politikarik ez! Preso politiko guztiak askatu!

Euskal presoen aurkako jazarpenak ez du izan etenik, Rajoyren ostean Pedro Sanchez gobernuan jarri zenetik. Egun sakabanaketak eta isolamendu egoerak bere horretan dirau 246 euskal presoentzat, senide eta lagunak ere gogor zigortuz. Sortu berri den gobernuak erabaki irmoak hartu behar ditu oinarrizko giza eskubideen aurka doan egoera horrekin amaitzeko. Baina argi geratu da jada ezin daitekeela mendekuzko jazarpen honekin amaitzeko POSE-Podemosen koalizio gobernu berriaren aurrera pausoen zain egon. Hori lortzeko modu bakarra masa borrokarekin eta kaleko mobilizazioekin aurrera jarraitzea da.

Urriaren 26ean Altsasuko gazteen aurkako muntaia poliziala salatzeko duintasunaren martxa mobilizazio erraldoi batekin amaituko da Iruñeanko Antoniutti plazan 16:30tan. Muntaia honen aurkako sententziak eta Catalunyan U-1eko erreferendumaren sententziak iturri berberetik edaten dute. Judizializazio prozesuak berak ere antzekotasun ageriak ditu: kasua Madrilera eraman, kriminalizazio kanpaina mediatikoa martxan jarri, fiskaltzaren kartzela zigor eskaeraren mehatxuak, auziperatuen berehalako kartzelaratzea, epaiketa fartsak, eta azkenik, aldez aurretik hartutako erabaki politikoetan oinarrituriko sententziak inposatu.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu