Naval ez itxi! Ontziolaren nazionalizazioa orain!
Bizkaia mailako Greba Orokor baten alde enpleguen defentsan!
(abajo en castellano)
Naval Euskal Herriko ontziolarik handiena da eta Ezkerraldeko industriaren enpresa nagusiena. Garai batean 3.000 langile aritu ziren bertan, eta bere instalazioetan munduko itsasontzi handienetariko batzuk egin izan dira. Konkurtso-prozesuan urtebete eman ondoren, ixteko zorian dago, eskualdeko hainbeste enpresekin gertatu den bezala. 180 langile kalean geratuko dira, eta ontziolari lotutako beste 400 enpresa osagarriren eta 2.000 langileren etorkizuna kolokan geratzen da.