Urtarrilak 19 eta 20: Iparramerikako ikasleen borrokarekiko elkartasun jardunaldiak

Donald Trump AEBko presidente hautatzeak benetako haserrea eragin du mundu osoko gazteen, emakumeen, etorkinen, LGTB komunitatearen eta langileen artean. Bere diskurtso arrazista, matxista, homofoboa eta atzerakoia praktikara eramanez gero, benetako amesgaizto bilakatuko du milioika pertsonen bizitza: komunitate latinoak, beltzak, musulmanak, AEBko eta mundu osoko langile eta gazteok ondo dakigu ondorio oso larriak ekarriko dituela munduko potentzia handieneko buruan neofaxista hori egoteak.

IMG-20161221-WA0008

 

Borrokak merezi duela ikusi ahal izan dugu Ikasle Sindikatuak deiturako greba izan eta egun gutxiren buruan. Azken orduan, Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetako kontseilariekin izandako bileraren ondoren, publiko egin zuten Wert ministro ohiak diseinatutako errebalidak kenduko dituztela. Akordio horrekin, batxilergoko bigarren urteko proba orain arteko Unibertsitatera Sartzeko Probaren antzekoa izango da, eragin akademikorik gabea; hau da, ez da beharrezkoa izango batxilergoko titulua eskuratzeko. DBHko 4. mailako eta lehen hezkuntzako errebalidei dagokienez, ez dira nahitaezkoak izango, ez dute eragin akademikorik izango eta lagin izaera izango dute; hau da, ikastetxe batzuek bakarrik egingo dute. Akordio horrek gauza bat erakusten du: errebalida frankistak atzera botatzea eta milaka eta milaka ikasle ikasgeletatik ez bidaltzea lortu dugu!

KARTELAIS

 

ehu garbitzaileak greba contentPasa den astean, 5 eguneko greba egin dute EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek. 2014az geroztik iraungita dute hitzarmen kolektiboa eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko atera dira grebara azaroaren 7tik 11ra. Aldarrikapenen artean zeuden soldatak igotzea eta lan partziala lanaldi oso bilakatzea. Borroka horretan erabat positiboa izan da sindikatu guztien ekintza batasuna, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOk deitu baitute grebara.

Ikasle Sindikatuak babes osoa eskaini nahi die beren eskubideen alde borrokan ari diren garbitzaileei. Era berean, ikasleei dei egiten diegu garbitzaileen borroka babestu eta beren mobilizazioetan parte hartzera.

Langileak eta ikasleak, batera borrokan!

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu