Auzitegi Nazionalak Pablo Hásel rap abeslaria bederatzi hilabete eta egun batez kartzelan sartzeko agindua eman du. Auzitegi honek gure adierazpen askatasuna zapaltzen jarraitzen duen bitartean, errege emeritua aske dabil persiar Golkoan, legez kanpoko komisioetan, iruzur fiskalean eta ustelkerian oinarritutako dirutzarekin. Hau da 78ko erregimena, egunero gazteria kriminalizatzen duena eta faxistak, errege lapurrak, torturatzaileak eta politikari ustelak zigorrik gabe uzten dituena.

(abajo en castellano)

Ostirala, otsailak 5 18:00tan konektatu hemen klik eginda

Pentsionistek borroka eredugarria ematen jarraitzen dute gure oinarrizko eskubideen alde eginez. Ez ditu ezer geratu, ezta pandemiak ere. “Batek ala besteak gobernatu, pentsioak defendatu” leloarekin, mugimendua batu dute, aldarrikapenak zabaldu dituzte enplegu duina defendatuz, pribatizazioaren eta murrizketen aurka eta langile eta gazteei borrokara dei eginaz. Izan ere, azken urteetan pentsioei eginiko murrizketak, edota hezkuntza publikoari eginak jatorri berbera izan dute: bankari eta enpresari handien irabazi ekonomikoak bermatzea.

Ikasle Sindikatutik eta Bizkaiko Pentsionisten Mugimendutik hitzaldia hau antolatu dugu, gazteek lehen eskutik ezagutu dezaten beraien borroka, duten esperientzia paregabea eta euren borrokara ere batu gaitezen. Animatu zaitez eta parte hartu hitzaldian.

(abajo en castellano)

MOBILIZAZIOA BILBO 12tan ARRIAGAtik

Jarri harremanetan greba ikastetxean elkarrekin antolatzeko: tf 622 17 41 22, deskargatu hemen kartela

Indarkeria matxista ere pandemia da
Ez dugu gure ikasgeletan nahi!

Gutako askorentzat, pandemiak eta osasun-krisiak, murrizketa sozialek eta ikasketetarako toki faltak zapalkuntza are handiagoa ekarri dute. Kasu askotan erasotzaileekin bizitzera beharturik egon gara eta indarkeria fisiko eta psikologiko sistematikoagoa eta ohikoagoa jasan dugu.

Parte hartu online hitzaldian: EKOLOGISMOA ETA IRAULTZA, urtarrilaren 29an ostirala 19:00tan

Urtebete pasatu da Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Hala eta guztiz ere, ez da aldaketarik egon EAJren gobernuak Euskal Herriarentzat prestaturik daukan ibilbide orrian, eta mundu mailako osasun larrialdia erabiltzen ari da foku mediatikoa gure ingurumena kudeatzeko eta suntsitzeko politiketatik urruntzeko.

Articulo en castellano

• Kontzertatu-pribatuari dirutza publikoa oparitzeari utzi
• Erlijioa kanpora eskola publikotik
• Langile familietako seme alabentzat irakaskuntza duina bermatu

Azaroaren 19an LOMLOE onartu dute parlamentuan, eskuinaren oposizio zaratatsuarekin. Zutik jarrita, PP, Vox eta Ciudadanoseko diputatuek "askatasuna!" oihukatu zuten. Eskuin hori bera izan zen Wert legea babestu zuena, errebalida frankistetara itzultzeko asmoa zuena eta hezkuntza publikoa murrizketa basatiekin suntsitu zuena, pribatu eta itunduarentzako diru-laguntza ikaragarriak lizunki handitzen zituzten bitartean.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu