Gerra deklaratu digute! Aski da!
Justizia patriarkalik ez! Juana Rivas Askatu!
Kontzentrazioa Uztailak 28 19:00tan Moyuan. Bilbo
Atzo Juana Rivasen aurkako epai lotsagarri eta basatiaren berri izan genuen. Bost urteko espetxe zigorra eta sei urtez guraso-agintea galtzea ezarri diote. Emakume Aske eta Borrokalariak eta Ikasle Sindikatutik lehenik eta behin gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diogu Juana Rivasi, eta esan bere alboan gaudela, Euskal Herrian zein Estatu mailan milioika emakume eta gizonezko bezala. Epai hau eraisteko borrokatuko dugu, Juanak ez dezan egun bat bera ere kartzelan igaro eta ez dadin ukatu bere semeekin egotea.