Pentsionistak eta Ikasleak elkarrekin aurrera Denok manifestazioetara Martxoaren 17an! Pentsio duinen alde!
Bilbo 17:00tan udaletxetik
Donosti 18:00tan Alderdi Eder
Gasteiz 12:00 Artium
Iruñea 18:00 Gaztelu Plaza
Pentsionistak borroka eredugarri baten protagonista bihurtu dira. Indartsu atera dira behin eta berriz kalera PPren gobernuaren politiken aurka, gutxiengo baten mesedetan gehiengo zabala zigortzen jarraitzen duten eskuineko politika horien aurka. Joan den otsailaren 22an milaka mobilizatu ziren pentsio duinen alde Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan zein Estatu mailako hainbat hiritan.