Milaka irakasle eta ikasle atera dira borrokara Hego Euskal Herrian martxoaren 22 eta 23an / Miles de profesores y estudiantes salen a luchar el 22 y el 23 de marzo en Hego Euskal Herria
Martxoaren 22 eta 23 borroka egunak izan dira Hego Euskal Herria hezkuntza publikoaren alde, eta PPren gobernuak (Ciudadanos eta PSOEko zuzendaritza golpistaren babesarekin) nahiz EAJ-PSEren gobernuak, politika berberak aplikatuz, inposatzen dituzten eraso eta murrizketen aurka. Asteazkenean grebara hezkuntza publikoko irakasleak atera ziren, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deiturik Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, Eusko Jaurlaritzari lan baldintzak hobetzea eskatuz eta Heziberriren aurka. Batez ere, 2008-2009 ikasturtetik aplikatzen ari diren murrizketek, besteak beste, geroz eta gehiago larriagotzen du langileek jasaten dituzten baldintza prekarioak: %40ko behin-behinekotasuna, gela masifikatuak, betetzen ez diren ordezkapenak, etab. Gainera Heziberri planaren ezarpena dago: EAJk diseinatu du LOMCEa kalkatuz. ELA sindikatuaren arabera, grebaren jarraipena %75ekoa izan da, eta milaka izan ziren Donostia, Bilbo eta Gasteizko manifestazioetan parte hartu zutenak.