LOMCE eta 3+2ren aurkako apirilaren 13 eta 14ko greba arrakastatsua izan da!
Antolatzeko eta borrokatzeko garaia da! M15ean denok plazetara!
Pasa den apirilaren 13 eta 14an hezkuntza publikoa gerarazi zuen greba burutu genuen. 2,4 milioi ikaslek institutuetako eta unibertsitateetako ikasgelak hustu genituen eta ehun manifestazio baino gehiagotan hartu genuen parte. Ehunka milak hartu genuen parte Bilbo, Donostia, Iruñea, Gasteiz, Catalunya, Galiza eta Estatuko lurralde ezberdinetako manifestazioetan, murrizketa eta hezkuntza publikoaren aurkako eraso guztiei EZezko borobila emateko eta LOMCE (EAEn Heziberri) eta 3+2ren berehalako indargabetzea eskatzeko.