Antolatu zaitez Ikasle Sindikatuan! PPren kontrarreformak kanpora! Wert dimisioa!
Ikasle Sindikatua hezkuntza publikoa, doakoa, demokratikoa eta laikoa defendatzen duen ikasle erakunde ezkertiar, iraultzaile eta antikapitalista da. PP gobernura iritsi zenetik, gure erakundeak 17 greba orokor deitu ditu Wert Ministroaren kontrarreforma frankisten aurka Estatu guztian Marea Berdea bultzatuz. Borroka masibo eta sendoa egin du LOMCEren, beken dekretuaren, tasazoaren eta unibertsitate kontrarreforma berriaren aurka. Eraso hauekin guztiekin, PPren helburua diktadura garaiko hezkuntzara itzultzea eta irakaskuntza duin eta kalitatezkoaren eskubidea suntsitzea da.