LGTBIfobiaren, sionismoaren eta faxismoaren aurka: klaseko harrotasun iraultzailea!
Denok harrotasunaren manifestazioetara!
BILBO · 19:30etan · La Casilla
GASTEIZ · 20:30etan · Andra Mari Zuria
Gazako genozidio sionistari ez!
LGTBI pertsonak gure bizitzako esparru guztietan jasaten dugun indarkeria jasanezina da. Erasoek eta diskriminazioak ez dute etenik. Espainiako estatuan, kalkuluen arabera, 280.000 pertsonak erasoak jasan dituzte orientazio edo identitate sexualagatik azken bost urteetan zehar. %27,5 diskriminatua izan da eta %8,6k indarkeria fisikoa edo sexuala jasan du. Horiek eskura ditugun datuak baino ez dira. Onartezina, itogarria eta akigarria da.