Manifestazioa goizez Gasteizen: 11:30etan Bilbo Plazatik
Arratsaldean 18:00etan Bilbo Gran Via 85. Donostia Alderdi Eder. Gasteiz Legebiltzarrean

Deskargatu kartela

EAJren Hezkuntza Legeari ez! Pribatizaziorik ez!
Euskal eskola publikoa defendatu!

Joan den azaroaren 30ean, greba masiboa egin genuen EAJ-PSEren hezkuntza lege pribatizatzailearen aurka eta euskal eskola publikoaren alde. Arrakasta horren ondoren, datorren abenduaren 14an Ikasle Sindikatuak dei egiten du ikasleen greba orokorrera, kaleetara ateratzeko gure irakasleekin batera, STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek deitzen dutena.

Prostituzioaren abolizioaren alde, transfobiaren eta faxismoaren aurka borrokatzeko, bat egin feminismo iraultzailearekin!

Manifestazioak: · Bilbo: 19h Jesusen Bihotzetik / Sagrado Corazón · Donostia: 19h Bulebarretik / Boulevard · Gasteiz: 19h San Anton Plazatik / Plaza San Antón· Iruñea: 20h Gaztelu Plazatik / Plaza del Castillo

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren aurkako nazioarteko eguna da eta munduan zehar manifestazio jendetsuak egingo dira. Euskal Herrian ere kaleak hartuko ditugu beste behin, exijitzeko emakumeon aurkako sarraski honekin amaitu beharra dagoela, baita justizia patriarkalaren eta sistema kapitalistaren babesean garatzen den indarkeria matxista ororekin ere.

Deskargatu orria Descarga la hoja

Datorren urriaren 27an, Hego Euskal Herrian, ikasleak greba orokorrera deituta gaude gazteen osasun mentala defendatzeko, EAJren Hezkuntza Lege pribatizatzaile berriaren aurka eta gure hezkuntza sistemaren merkantilizazioaren aurka. Ikasle Sindikatutik greba hori bultzatzen ari gara, eta Ikasle Abertzaleak taldeko kideak ere grebara deitzen ari dira.

Deskargatu kartela euskara

EAJren hezkuntza legeari ez, pribatizazioari ez!

EAJ-PSEren Eusko Jaurlaritzak aurrera atera nahi duen hezkuntza lege berriak kolpe izugarria dakar hezkuntza publikoaren aurka. Legeak helburu argia du: Hezkuntza publikoaren sarea eta pribatuaren negozioa erabat parekatzea, eta, beraz, patronalei eta Eliza Katolikoari oparitzen zaien hezkuntza aurrekontuko dirua %40 igotzea.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu