EAJko Aburtoren Udaltzaingoak Ikasle Sindikatuko kide bat identifikatu eta guri isuna jartzeko mehatxua egin du.
Aski da! Errepresiorik ez! Denok M8ko ikasle greba feministara!
Aski da! Errepresiorik ez! Denok M8ko ikasle greba feministara!
Deskargatu kartela | eskuorria
Gu hiltzen eta bortxatzen jarraitzen dute! Indarkeria matxista borrokatu!
Feminista iraultzaileak Gazako genozidioaren aurka!
MANIFESTAZIOAK 12etan
Bilbo: Arriaga Plazan / Donostia: Boulevard
Gasteiz: Andra Mari Zuria / Iruñea: Udaletxea
Indarkeria matxistak iaz ere marka guztiak hautsi zituen. 56 emakume erail zituzten, 2022an baino 7 gehiago; bortxaketak %53,2 igo dira eta sexu-eraso mordoa neska, haur zein nerabeen aurkakoak izan dira; ehunka salaketa judizial artxibatuta eta erasotzaileak kaleetan; milaka emakume salerosketaren, prostituzioaren eta alokairuko sabelen biktima…
Milaka lagun kalean matxismoaren, patronalaren eta EAJren Jaurlaritzaren aurka
Azaroren 30ean, milaka pertsona mobilizatu ginen Hego Euskal Herriko txoko guztietatik, emakumeok gure lanpostuetan pairatzen ditugun prekarietatea, nahiz zerbitzu publikoen eta zainketen murrizketa eta pribatizazio basatiak salatzeko.
Mobilizazioak
Gasteiz: 12:30etan San Anton Plaza | Bilbo: 18etan Jesusen Bihotza
Donostia: 18etan Boulevard | Iruñea: 18etan Antoniutti
2023 markak hausten ari da indarkeria matxistaren datuetan. 52 emakume hil dituzte aurten estatu mailan, 2003az geroztik 1.237 . Bortxaketak %53,2 ugaritu dira, eta egunero agertzen dira albiste berriak komunikabideetan. Haur eta neska oso gazteen aurkako sexu-erasoak, mendetasun kimikoaren erabilera, salaketa artxibatuak, erasotzaileak kalean... Guk hildakoak jartzen ditugu eta hemen ez da ezer gertatzen. Jasanezina da.
Deskargatu kartela | eskuorria
Matxismoa, faxismoa, Gazako genozidioa. Aski da!
Klaseko feminismo iraultzailea altxatu!
Mobilizazioak
Bilbo: 12etan Udaletxea | 17:30etan Jesusen Bihotza
Donostia: 12:30etan Udaletxea | 18etan Antiguoko Tunela
Gasteiz: 13etan Adurtzako Lanbide | 18etan San Anton Pza.
Iruñea: 12:30etan Diputazioa | 18etan Antoniutti
2023a markak apurtzen ari da indarkeria matxistaren datuetan. Urtea amaitzeko hiru hilabete falta direnean, eraildako emakumeen kopurua 2022koaren parekoa da (49 krimen), eta bortxaketak %53,2 igo dira. Aldi berean, muturreko eskuina emakumeen eta LGTBI kolektiboaren aurkako diskurtso negazionista eta erreakzionarioa gogortzen ari da, eta mezu hori gure ikastetxeetan sartzen ari da.
Alderdi Popularra eta VOX ez dira ezkutatzen eta ez dute disimulatzen. Gure aurka datoz, eta telebistako adierazpen bakoitzean, mitinean edo sare sozialetan argi utzi dute: LGTBI kolektiboaren aurkako, emakumeen aurkako, eta migratzaileen aurkako gerra nahi dute.