LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz Coruñako Samu esaterako-. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn esaterako, aurten bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan). Baina gure erasotzaileen alde jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea.

enlace al artículo en castellano / Deskargatu kartela

Indarkeria LGTBIfobikoaren eta faxismoaren aurka: benetan garena izan nahi dugu!

LGTBI kolektiboaren zapalkuntza geroz eta jasanezinagoa da. Irainak, jipoiak, harriak botatzea eta hilketak – iaz A Coruñako Samukoa, esaterako– eta lau mutil gay hiltzeaz salatuta dagoen Bilboko serieko kriminalaren kasua besteak beste. Erasoak etengabe eta urtetik urtera hazten ari dira. EAEn aurten erasoak bikoiztu egin dira iazko datuekin alderatuta, 73 erregistratu ziren (748 Estatu espainiar osoan) eta Gasteiz da gorroto delitu gehien jaso diren hiria, bost urtetan hirukoiztu egin direlarik. Baina gure erasotzaileen alde egunez egun jartzen den justiziaren aurrean, hamar biktimatik batek bakarrik erabakitzen du salaketa jartzea. Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziaren datuen arabera, Espainiako Estatuan zigorrik gabe geratzen diren erasoen kopurua %93koa da.

Bilbo: 12etan Arriaga Plazan

Donostia: 12etan Boulevard

Gasteiz: 12etan Andra Mari Zuria

Deskargatu kartela. Deskargatu greba eskaria

2003tik, Euskal Herrian 113 pertsona hil ditu indarkeria matxistak, 1.125 emakume Estatu espainiar osoan. Justizia patriarkalak erasotzaileak babesten dihardu. Milaka emakume eta neskato pobre salerosketaren, prostituzioaren, pornografiaren eta alokairuko sabelen biktima izaten jarraitzen dute. Osasun publikoan sistematikoki ukatzen da abortu eskubidea.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu