Feministak eta antikapitalistak gara. Gure indarra kalean dago
Milioika emakume altxa gara mundu guztian zehar umiliazio, abusu, indarkeria eta esplotazio jasangaitzaren aurka. Martxoaren 8koa bezalako egun historikoek argi erakutsi dute: mugimendu feminista erraldoia, gehiengoa miseriara kondenatzen duen sistema politiko eta ekonomiko horren aurrean zapalduok eman dugun erantzunaren baitan biltzen da.