Irailak 27 · Gazako genozidio sionistaren aurkako borroka eguna
Konplizitaterik ez sarraskiarekin!
Mendebaldeko inperialismoa basakeriaren erantzulea da!
Deskargatu kartela
Gazako palestinar herriaren aurkako genozidio sionistak eta Zisjordaniako sarraskiaren jarraipenak etenik gabe jarraitzen dute. Infernua lurrean, milaka gizon, emakume eta haur errugabe hil dituena, eta Gaza hondakin bihurtu duena. The Lanceten txosten baten arabera, heriotza guztiak kontuan hartuz gero, jaurtitako 70.000 tona bonbak eragin dituztenak barne, eta osasun-sistemaren suntsipenak eta Tel Aviveko gobernu ultraeskuindarrak planifikatutako goseteak eragindakoak barne, biktimak 186.000 izango lirateke, biztanleriaren ia %10.