Ikasle Sindikatuak bat egiten dugu apirilaren 22ko sektore publikoko grebarekin
Denok manifestazioetara
11:30etan. Bilbo: Bihotz Sakratua. Donostia: Boulevard. Gasteiz: Udaletxeko plaza
Deskargatu kartela, eskuorria, greba deitzeko dokumentuak
Jarri kontaktuan ikastetxean greba deitzeko
Apirilaren 22an ESK, SATSE, ELA, LAB, CCOO, eta STEILAS sindikatuek grebara deitu dituzte sektore publikoko langileak. Ikasle Sindikatutik kalitatezko zerbitzu publikoak defendatzeko borrokaren alde gaude. Murrizketekin, pribatizazioarekin eta prekaritatearekin amaitu behar da. Horregatik, bat egiten dugu deialdi honekin eta dei egiten deigu ikasle guztiei greba egitera eta mobilizazioetan parte hartzera, gure irakasleekin eta sektore publikoko langileekin batera.