Azaroak 16 IKASLE GREBA. Palestinar herriaren aurkako genozidio sionista gelditu!
Ezin dugu beste aldera begira gelditu!
Mobilizazioak 12etan
Bilbo: Arriaga Plazan | Donostia: Boulevard
Gasteiz: Andra Mari Zuria - Virgen Blanca | Iruñea: Udaletxean
Deskargatu kartela | eskuorria
Gazako Zerrendan gertatzen ari dena genozidio basatia da. Israelgo Estatu sionista, faxista eta kolonialista herri palestinarra sarraskitzen ari da: 8.000 hildako baino gehiago, horietatik ia 3.000 haur, milaka zauritu eta ehundaka mila desplazatu. Bonba israeldarrak etengabe ari dira suntsitzen etxebizitzak, ospitaleak eta azpiegiturak, horretarako fosforo zuria ere erabiliz.