Oharra: Greba Katalunian deitu da. Euskal Herrian ikastetxeetan elkartasun ekintzak, kontzentrazioak, asanbladak, etab. egitea proposatu dugu, urriaren 31an eta baita ondoren ere,. Ezinbestekoa da borroka hori ezagutzera ematea eta gure babesa adieraztea manipulazio kanpaina honetan. Ondoren Ikasle Sindikaturen adierazpena eta Sindicat d’Estudiantsen adierazpena jarri ditugu hurrenez hurren.

Ezingo dute herri bat isilarazi!

Denak errepresio frankistaren aurka!

Langileen eta gazteen Kataluniako errepublika!

Urriaren 26ean Altsasuko gazteen aurkako muntaia poliziala salatzeko duintasunaren martxa mobilizazio erraldoi batekin amaituko da Iruñeanko Antoniutti plazan 16:30tan. Muntaia honen aurkako sententziak eta Catalunyan U-1eko erreferendumaren sententziak iturri berberetik edaten dute. Judizializazio prozesuak berak ere antzekotasun ageriak ditu: kasua Madrilera eraman, kriminalizazio kanpaina mediatikoa martxan jarri, fiskaltzaren kartzela zigor eskaeraren mehatxuak, auziperatuen berehalako kartzelaratzea, epaiketa fartsak, eta azkenik, aldez aurretik hartutako erabaki politikoetan oinarrituriko sententziak inposatu.

Ikusi eguneko argazki  eta bideoak

2017ko Urriaren 1eko erreferendumaren aurkako sententziak herri altxamendu ikaragarria eragin du Katalunian. Lehen egunetik milioika pertsonek kaleak bete dituzte, errepideak moztuz, el Prateko aireportua hartuz, etab. Estatu espainiarraren errepresio aparatuak eta manipulazio mediatikoak ez dute atsedenik hartu mobilizazio horien aurka. Eta hala ere, errepresioak jende gehiago mobilizaziora batzea eta elkartasuna zabaltzea eragin du. Ikasleek eta gazteek jokatu duten paper protagonista eztabaidaezina izan da. Ikasle Sindikatuak, deialdia egina zeukan epaia ezagutu bezain laster kaleak hartzekoa. Hiru eguneko ikasle grebak, ehun milaka ikasle mobilizatu ditu, ostegunean 200 mila ikasleko manifestazioa egitera iritsiz Bartzelonan. Urriaren 18 ostiralean greba orokorrak argi utzi zuen Kataluniako gazte eta langileak badutela indarra eta konbikzioa errepublika sozialista baten aldeko borroka amaierara arte ematekoa.

 

Mobilizazioak 12etan

Bilbo: Arriagan
Donostia: Bulebarrean
Gasteiz: Andramari Zurian

Deskargatu hemen orria eta kartela

Frankismoko garaien pareko eskubide demokratikoen aurkako errepresio erasoaldia jasaten ari gara.

Urte hauetan, milaka gazte eta langile irten gara kalera murrizketen aurka, hezkuntza publikoari eginiko erasoen eta miseriazko soldaten aurka; indarkeria matxistaren eta bortxatzaileei inpunitatea eskaintzen dien “Manaden” aurka; klima aldaketaren eta beren arduradunen aurka; eta guztiz legitimoa den erabakitzeko eskubidearen alde, bai Euskal Herrian eta baita Catalunyan ere, 2017ko uriaren 1ean modu baketsuan erreferendum bat antolatu zuena, basakeria polizialari aurre eginez. Borroka hori guztia da hain zuzen ere manipulazioarekin, borrekin eta kartzelarekin geldiarazi nahi dutena.

Aski da! Errepresio frankistarik ez! Altsasukoak askatu!

Urriaren 9an, Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Altsasuko gazteen aurkako muntaia polizial eta judizialak aurrera jarraituko zuela. Kartzela zigorrak zertxobait arintzeak ezin du ezkutatu prozesu judizial honen benetako helburua: Euskal Herriko gazteak kriminalizatzea eta eskuin espainolistaren diskurtsoa nahiz Estatu aparatu frankistaren estrategia errepresiboa hauspotzea. Gurasoek zioten moduan: “Makilatzen saiatu badira, ez dute lortu: hau basakeria eta bidegabekeria da”. “Badakigu sententzia hau inplikazio politiko, mediatiko eta judizialak dituen muntaia honen helburu ilunak mantentzen eta horien balioa indartzen tematzen dela”.

KAPITALISMOA PLANETA HILTZEN ARI DA. IRAULTZA BEHAR DUGU!

Irailaren 27an krisi klimatikoaren aurka antolatutako nazioarteko ikasle greba erabat arrakastatsua izan zen mundu osoan. 150 hiri baino gehiagotan, milaka eta milaka gazte, langile eta pentsionistak gure ahotsa altxatu genuen sarraski ekologikoaren eta bere arduradunen aurka, goizez ikasleen manifestazioetan eta arratsaldez manifestazio orokorretan.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu