Denak Manifestaziora apirilaren 6ean

Bilbo. 18:00tan Jesusen Bihotzetik

(abajo en castellano)

Sestaoko Naval ontziolari ixteko azken kolpea eman nahi diote. Martxoaren 4ean, langileek kaleratze autoa jaso zuten, plantila guztiari eragiten dion iraungitze EREaren baitan. Egoera larria da. 3 mila lanposturen galera suposatuko du itxierak, eta horrek hiru mila langile familiei eragiteaz gain, zuzenean eragiten digu gazteoi ere: gure gurasoek langile borroketan lortu zituzten lan baldintza guztiekin amaitu eta lanpostu duinak suntsitu nahi dituzte enpresariek eta beren zerbitzura dauden gobernuek, gazteok langabeziara, lanik prekarioenetara edo gure herrietatik alde egin behar izatera kondenatuz. Honen aurrean, beharrezkoa da gazteok ere langileen alboan mobilizatzea, eta ezkerraldeko industriaren eta lanpostu duinen aldeko borroka bateratzea.

 

Emakume Aske eta Borrokalariak - Ikasle Sindikatua

Ez feminismo liberalik, ezta matxismo frankistarik ere!

Martxoaren 8ko greba orokor feminista baino egun batzuk lehenago, Ciudadanosek (Cs) ekitaldi publiko bat egin zuen eta bertan “feminismo liberala” defendatzeko dekalogo bat aurkeztu zuen. Gehiagotan ere saiatu da Albert Riveraren eta Ines Arrimadasen alderdia bere burua mugimendu feministaren zatitzat aurkezten, aberatsen alde egiten duen politika neoliberala zuritzeko.

Erregimenaren errepresioa garaitzeko modu bakarra kaleko borroka da!

Enlace al artículo en castellano

Martxoaren 24an Altsasu manifestazio erraldoi baten eszenatokia bihurtu zen. 7.500 biztanle dituen herri honetako ehundaka boluntario aritu ziren lanean jendetza ikaragarriaren harrera antolatzen. Hainbat pankarta eta informazio panel egin eta eskegi zituzten herrian zehar muntaia honen prozesu judizial eta errepresiboa azalduz, azpiegitura guztia antolatu zuten, aparkalekuak, informazio guneak, elkartasun puntuak, etab.

Manifestazioa martxoaren 24ean

12tan Altsasun. Av. Pamplona (bonberoen ondoan)

 

Martxoaren 7an Auzitegi Nazionalak argitaratu zuen Altsasuko gazteentzat 13 urte bitarteko kondenak berresten dituela. Frankismotik zuzenean datorren aparatu judizial honek argi utzi du epai honekin bide errepresibo gogorrenean aurrera egiteko asmoa duela. Argi utzi du, beste behin, justiziaren inpartzialtasun eta proportzionaltasunaren inguruko hitzontzikeria guztia gezur handi bat besterik ez dela, hainbat prozesu judizialetan ikusi dugun bezala.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu