Milioi eta erdi baino ikasle gehiagok greba egin zuten Hego Euskal Herrian eta Estatu mailan azaroaren 14ean, ikasgeletatik matxismoa kanporatu eta heziketa sexual inklusibo baten alde. Aurrera jarraituko dugu!
Enlace al artículo en castellano
KLIKATU HEMEN ARGAZKI GALERIA IKUSTEKO
Mobilizazio egun ikaragarria. Ikasle Sindikatuak eta Emakume Aske eta Borrokalariek deituriko ikasle greba orokorrak ezbairik gabeko arrakasta izan du. Milioi eta erdi ikasle baino gehiago izan dira ikasgelak hustu dituztenak. Bigarren hezkuntzan jarraipena %90ekoa izan da. Euskal Herrian nahiz Estatu mailako lurralde guztietan egin diren 60 manifestazio baino gehiagotan, milaka eta milaka gaztek kaleak bete ditugu indartsu.