Elkartasuna EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileekin: ikasle eta langileen batasuna beharrezkoa da murrizketak atzera botatzeko
Pasa den astean, 5 eguneko greba egin dute EHUko eta hezkuntza publikoko garbitzaileek. 2014az geroztik iraungita dute hitzarmen kolektiboa eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko atera dira grebara azaroaren 7tik 11ra. Aldarrikapenen artean zeuden soldatak igotzea eta lan partziala lanaldi oso bilakatzea. Borroka horretan erabat positiboa izan da sindikatu guztien ekintza batasuna, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOOk deitu baitute grebara.
Ikasle Sindikatuak babes osoa eskaini nahi die beren eskubideen alde borrokan ari diren garbitzaileei. Era berean, ikasleei dei egiten diegu garbitzaileen borroka babestu eta beren mobilizazioetan parte hartzera.
Langileak eta ikasleak, batera borrokan!