Maiatzak 17. LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna. Benetan garena izan nahi dugu!
Enlace al artículo en castellano
“Ez ditugu onartzen gizarteak gure paper sexualak inposatzeko eta gure edonolako izaera definitzeko egiten dituen saiakerak, uko egin baitiegu paper horiei eta gizartearen mito sinplistei. Benetan garenak izan nahi dugu. Forma sozial berriak sortu nahi ditugu eta giza erlazio berriak anaitasunean, kooperazioan, maitasunean eta sexualitatearen desibinizioan oinarrituak”. Emakume Aske eta Borrokalarietatik eta Ikasle Sindikatutik gure egiten ditugu orain dela ia 50 urte Askapen Gayko Fronteak idatziriko hitz hauek.