Poliziak Alex Garcia Madrilgo Ikasle Sindikatuko idazkari nagusia eta Victor Rodriguez gure abokatua erasotu ditu Plaza Castillan. Aski da, indarkeria polizialik ez!
Gaur goizean Alex Garcia, Madrilgo Ikasle Sindikatuko idazkari nagusia, eta Victor Rodriguez gure erakundeko abokatua Plaza Castilla aldera joan dira, izan ere, atzo Madrilgo Puerta del Solen poliziak 19 gazte atxilotu baitzituen Pablo Hasel askatzearen aldeko mobilizazioan. Gure kideak atxilotuen egoeraz arduratzeko joan dira.