I-15: Hezkuntzako greba orokorra EAEn, arrakasta itzela izan da
Agerian geratu da Urkulluren Gobernuak bere ahultasuna eta isolamendua
Irailaren 15ean greba orokorrak EAEko ikastetxeak geldiarazi zituen eta Gateziko, Bilboko eta Donostiako kaleak bete genituen manifestazio jendetsuekin. Sindikatu guztiek deitu zuten greba - ELA, LAB, STEILAS, CCOO, UGT eta ESK- eta horien arabera grebak %68ko jarraipen zabala izan zuen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu izugarriak ezarri zituen, pandemiaren aitzakiapean -%100 garbiketan, %75 hezkuntza berezian, etab.-