Beharrezko plaza guztiak ahalbidetu Lanbide Heziketan. Inor ez dadila kanpoan geratu. Hezkuntza eskubide bat da!
(abajo en castellano)
CEPA SANTURTZI HHI-ko ikasleen oharra
“CEPA SANTURTZI HHI" ikastetxeko goi-mailako gradurako sarbide-probako ikasleok Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aldetik jasan dugun bazterketa salatu nahi dugu. Aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi zirenetik, ikasleek ezin izan dugu ikasturtea erraztasunez jarraitu. Gure kasuan, Helduentzako Hezkuntzako ikasleak garen aldetik, ezin dugu klaserik izan ezta online asistentziarik ere. Nahiz eta hori gainerako ikasleentzat ere ez den irtenbide bat izan egungo egoerarako, gure kasuan ez da horrelako ezer egon.