Maiatzaren 18an ez goaz klasera! Ikasle greba mugagabea EAEko institutu guztietan
(abajo en castellano) deskargatu kartela
Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeriaren aurka
Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten!
Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an klaseak berriro hasteko asmo irmoa iragarri du. Egun horretatik aurrera “ikasturte sentiberak” izendatu dituztenak hasiko lirateke: 2. Batxilergoa, Goi Lanbide Heziketako 1. eta 2. maila, eta Erdi mailako eta oinarrizko Lanbide Heziketako 2. maila. Plan horien arabera, aste bete beranduago, maiatzaren 25ean hasiko lirateke 4. DBH, 1. Batxilergoa eta Erdi mailako LH 1. Erabaki hori desastre hutsa da eta gure osasuna arriskuan jartzen du. Ikasle Sindikatutik neurri honen guztiz aurka agertzen gara, arduragabekeria itzela dela salatuz, eta dei egiten diegu ikasle guztiei desastre honi uko egitera: klasera ez joateari dei egiten diogu, greba orokor mugagabeari.