Altxa dezagun Trumpen Gobernuaren aurkako erresistentzia!
Urtarrilak 19 eta 20: Iparramerikako ikasleen borrokarekiko elkartasun jardunaldiak
Donald Trump AEBko presidente hautatzeak benetako haserrea eragin du mundu osoko gazteen, emakumeen, etorkinen, LGTB komunitatearen eta langileen artean. Bere diskurtso arrazista, matxista, homofoboa eta atzerakoia praktikara eramanez gero, benetako amesgaizto bilakatuko du milioika pertsonen bizitza: komunitate latinoak, beltzak, musulmanak, AEBko eta mundu osoko langile eta gazteok ondo dakigu ondorio oso larriak ekarriko dituela munduko potentzia handieneko buruan neofaxista hori egoteak.