Euskal gazteriak kaleak bete zituen apirilaren 14an LOMCEren, murrizketen eta 3+2-ren aurka
Catalunyan, Galizan eta Estatuan bezala, apirilaren 13 eta 14ko ikasle grebak jarraipen handia izan du Euskal Herrian. Ikusi besterik ez dago 14an lau hiriburuetan izandako manifestazioak. Milaka gazte atera ziren manifestatzera Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako kaleetara.