Puntu morea exijitzko protesta feminista baketsu baten aurkako errepresioa, Màgic merkataritza-gunean
Urtebete igaro da Badalonako Màgic merkataritza-guneko komunetan gertatutako talde-bortxaketetatik. Amorru handiko urtea, familien minak eta instituzioek biktimekiko izan duten mespretxuak markatu duena.
365 egun daramatzagu neurriak eta protokoloak exijitzen, gotorleku horretan sexu-erasotzaileek zigorgabetasunez jokatzen jarrai ez dezaten. Isiltasuna izan da nagusi egun guzti hauetan. Horregatik, nazkatuta, aski dela esan dugu berriro.