ETXERA ITZULTZEAN EZ DUGU AUSARTAK IZAN NAHI! ASKE IZAN NAHI DUGU! // ¡AL VOLVER A CASA NO QUEREMOS SER VALIENTES! ¡QUEREMOS SER LIBRES!
¡BASTA YA DE AGRESIONES MACHISTAS EN LAS FIESTAS POPULARES!
ASKI DA! ERASO MATXISTARIK EZ HERRIKO JAIETAN!
Urtez urte, gure herriko jaiak zikindurik geratzen dira eraso matxisten ondorioz. Ez dira kasu isolatuak. Egunez egun emakumeok bizi dugun zapalkuntza islatzen duen minbizia da, kapitalismoak inposatzen duen kirtenkeriazko aisialdi ereduaren eta instituzioen pasibotasunaren ondorio zuzena.
Iazko udan eta aurten, Ibilaldian adibidez, salatu diren erasoen zerrenda oso luzea da. Eta hau ez da icebergaren punta besterik. Ukituak, jazarpena, kaleko pertsekuzioa, irainak… etengabe gertatzen dira herriko, auzoko edo hirietako festetan eta asteburuetako gaueko aisian.