Catalunya: Milaka gazte kaleetan Sindicat d'Estudiantsen deialdia babestuz. Errepresioaren aurka, langile eta gazteen Catalunyako errepublikaren alde!
(artículo en castellano i català
Duintasun irmoa erakutsiz, Katalunian milioika pertsonek kaleak hartu dituzte. Urriaren 14ko goizetik hasita, gazte eta langileen altxamendua ikusi ahal izan dugu, Auzitegi Gorenaren epaiaren aurkako protesta gaindituz, 78ko erregimenarekin hautsiko duen eta politika kapitalistekin amaituko duen Kataluniako errepublika gauzatzeko erabaki irmoz borrokatzen duena. Errepresio basatiak eta manipulazio kanpainak ezin izan du mugimendu hori gelditu. Batez ere Euskal Herritik eta baita Estatu mailako hiri askotatik egindako elkartasun mobilizazioek argi utzi dute ez ditugula beren gezurrak irensten.