Herri Unibertsitateko antolatzaileekiko elkartasuna
Polizia Unibertsitatetik kanpora!
EHU errudun!
Joan den otsailaren 28an eta 29an Gasteizko EHUn MSko kideek eztabaida politikorako Herri Unibertsitateko jardunaldiak antolatu zituzten, ehunka ikasleren parte hartzearekin, Palestinako egoera, ezker abertzalearen historia edota feminismoa jorratzeko.
Ostegun gauean, unibertsitateko zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren talde handi bat Letretako Fakultatean sartu zen han bildutako gazteen aurka gogor oldartuz, Frankismo garaiko poliziak unibertsitateetan mobilizazioak erasotzen zituzten estiloan. Indar polizialen jarrera unibertsitatearen pribatizazioaren aurka eta gazteen eskubide politikoen alde borrokatzen dugun gazteak indarrez kanporatzea eta beldurtzea izan da.