Eusko Jaurlaritzak klasera itzultzea agindu du maiatzaren 18rako.Aski da, gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten!

Erabaki horren aurrean, maiatzak 8 ostiralean 18:00tan premiazko bilera egingo dugu. Jitsi meet plataformatik.

Ordenagailuz https://meet.jit.si/IkasleSindikatua klikatu. Mugikorretik parte hartzeko aplikazioa deskargatu behar da eta IkasleSindikatua sartu parte hartzeko kanalean.

Jar zaitez harremanetan, 622 17 41 22 tlf zenbakira deituz edo idatziz.

irakurri adierazpena

(abajo en castellano)

Klasera itzultzearen aurka! Gure osasunarekin eta etorkizunarekin ez da jolasten

Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 18an klaseak berriro hasteko asmo irmoa iragarri du. Egun horretatik aurrera “ikasturte sentiberak” izendatu dituztenak hasiko lirateke: 2. Batxilergoa, Goi Lanbide Heziketako 1. eta 2. maila, eta Erdi mailako eta oinarrizko Lanbide Heziketako 2. Maila. Plan horien arabera, aste bete beranduago hasiko lirateke 4. DBH, 1. Batxilergoa eta Erdi mailako LH 1. Erabaki hori desastre hutsa da eta gure osasuna arriskuan jartzen du. Ikasle Sindikatutik neurri honen guztiz aurka agertzen gara, arduragabekeria itzela dela salatuz.

Gure hezkuntza eskubidea bermatu behar da!

Apirilaren 15ean Hezkuntza Ministerioak, Autonomi Erkidegoekin bilera egin ostean, ikasturtea amaitzeko hartuko diren neurriak iragarri zituen.

Lehenik eta behin, Ministerioak uko egiten dio hain begi bistan dagoen errealitatea onartzeari: ikasturtea amaitu da. Ekainean amaitzearekin tematu dira eta ordura arte internet sareko tresnak erabiliko direla berresten dute -bitarteko gutxien dituzten familien zati handi bat bazterrean uzten dutena- ebaluazioa baldintza berdinetan eman ez diren edukien baitan egiteko.

Inork ez dezala ikasturtea errepikatu, inor ez dadila atzean geratu!

Sinatu Hezkuntza eta Unibertsitate ministerioei bideraturiko eskaera

Estatu osoko 30 unibertsitatek baino gehiagok ikasturte hau modu telematikoan amaituko dutela jakinarazi dute. Badirudi denbora kontua dela neurri hori gainerako hezkuntza-etapetara zabaltzea. Egoera honetan, Hezkuntza eta Unibertsitate Ministerioek erabat bazterrean utzi gaituzte langile familietako ikasleak, ez baitute planteatu alternatiba erreal bakar bat ere ikasturtea galtzea edo zuzenean hezkuntza sistematik kanporatuak izatea eragozteko.

Sinatu hemen selektibitatea bertan behera uzteko eskaera

Plan konkretua behar da: gai zerrendak murriztu behar dira!
Osasunari eta hezkuntza publikoari egindako murrizketa guztiekin amaitu behar da!

Koronabirusaren pandemiak agerian utzi du, Euskal Herrian, espainiar Estatuan eta mundu osoan, murrizketa eta pribatizazio urteek eragin duten hondamendi soziala. Tamaina honetako krisi batean, osasun publikoaren kolapsoa eta dozenaka mila langileren kaleratzea gertatzen ari denean, Gobernuak hartu dituen neurriek kapitalista handien irabaziak bermatzea du funtsezko ardatz. Aurrekontu publikoko 100.000 milioi euro baino gehiago (BPGren %10) Ibex 35eko enpresa handietara eta bankuetara joango dira zuzenean, hondamendiari benetan aurre egin behar dioten langile familiei huskeriak besterik eskaintzen ez zaizkien bitartean.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu