SAKATU HEMEN KOMUNIKATURA ATXIKITZEKO, edo bidali email bat Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera izen-abizenak/erakundea edo kolektiboa eta herria adieraziz.

Joan den uztailaren 25ean, Carlos Ochoa, Sevillako Ikasle Sindikatuko idazkari nagusia, bere etxean atxilotu zuen polizia-dispositibo gogor batek. Polizia-etxera eraman zuten, Sevillako Unibertsitateko Palestinaren aldeko kanpaldian izan zuen parte hartzeari buruz deklaratzera.

Mundu osoko ikasle mugimendua eta gazteria gaitzesten ari gara gure anai-arreben aurka Gazan egindako genozidio sionista.

Sarraskiak ez du etenik eta gure amorruak ere ez. Eraildako 40.000 pertsona baino gehiago, horietatik % 80 emakumeak eta haurrak, Gazako Eremuan etxebizitzen % 60 suntsituak izan dira, baita osasun-sarearen, ospitaleen eta unibertsitate guztien % 80 ere. Nahikoa ez balitz, Netanyahuk eta bere gobernu kriminalak gose-zigor ankerra ezarri diote herritarren % 90. Lerro hauek idazten ari garela, basakeria honen urrats berri batean gaude. Rafahko hainbat errefuxiatu-eremu, gazatarren azken desplazamendu-gunea, bonbardatzen ari dira sarraskia are gehiago handituz.

Polizia Unibertsitatetik kanpora!

EHU errudun!

Joan den otsailaren 28an eta 29an Gasteizko EHUn MSko kideek eztabaida politikorako Herri Unibertsitateko jardunaldiak antolatu zituzten, ehunka ikasleren parte hartzearekin, Palestinako egoera, ezker abertzalearen historia edota feminismoa jorratzeko.

Ostegun gauean, unibertsitateko zuzendaritzak eskatuta, Ertzaintzaren talde handi bat Letretako Fakultatean sartu zen han bildutako gazteen aurka gogor oldartuz, Frankismo garaiko poliziak unibertsitateetan mobilizazioak erasotzen zituzten estiloan. Indar polizialen jarrera unibertsitatearen pribatizazioaren aurka eta gazteen eskubide politikoen alde borrokatzen dugun gazteak indarrez kanporatzea eta beldurtzea izan da.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu