Hezkuntza komunitatearen paroak 7:30etatik 11:00etara

Elkarretaratzea Eusko Legebiltzarraren aurrean 9: 00etatik aurrera

Hezkuntza %100 publikoa eta kalitatezkoa nahi dugu, laikoa eta euskalduna

Apirilaren 7an bozkatuko den Hezkuntza Hitzarmena kolpe izugarria da euskal eskola publikoarentzat. Zoritxarrez, ezker parlamentarioa, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, hori babesten ari dira, eta aurrerapauso historikotzat jo dute. Baina zein aurrerapenetaz ari dira? Eskola publikoen eta itunpeko eskola pribatuen finantzaketa berdintzea? Diru publiko gehiago itunpeko pribatua finantzatzeko desbideratzea -ia %50 dena-, eskola publikoa degradatzen eta bazterturik duten bitartean? Pribatuetako patronalen gogoa ikustea besterik ez dago ohartzeko Hezkuntza Hitzarmen hau enpresariei eta Eliza Katolikoari egindako oparia dela.

Atxilotutako 34 ikasleak kargurik gabe askatu. Errepresiorik ez!

Martxoaren 24an, milaka ikaslek Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko kaleak bete ditugu Ikasle Abertzaleek deitutako ikasle greban, Ikasle Sindikatutik aktiboki babestu duguna, estatuko hezkuntza kontrarreformen aurka, baina baita EAJ-PSEren Hezkuntza Itunaren aurka ere, Euskal Eskola Publikoaren pribatizazioan beste jauzi bat izango baita. Berriro ere, Ikasle Sindikatuak deitutako M8ko ikasleen manifestazio jendetsuen ondoren, ikasgelak hustu eta kaleak bete ditugu.

(Abajo en castellano)

Deskargatu kartela. Deskargatu eskuorria. Deskargatu greba eskariaren orria

M24 manifestazioak 12etan

Bilbo: Eliptika plazatik
Donostia: Ibaetako Aulariotik
Gasteiz: Andra Mari Zuriaren plazatik
Iruñea: Antoniuttitik

Ikasle Sindikatutik bat egiten dugu Ikasle Abertzaleek martxoaren 24rako bultzatutako ikasle grebarekin eta greba deialdia luzatzen diegu ikasle guztiei. Greba horrek, lehenik eta behin, Hego Euskal Herrian hezkuntza publikoaren murrizketen, pribatizazioen eta suntsiketaren arduradunak seinalatu behar ditu, EAJ, PSE-PSN eta UPN, eta, bigarrenik, Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministerioa eta PSOE-UP Gobernua, egiten ari diren pribatizaziorako legeengatik.

Otsailean Hezkuntza Akordio baterako Oinarriak zirriborroa aurkeztu zenetik, martxoaren 18an EAJ, PSE, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduk etorkizuneko EAErako hezkuntza legearen ildoak ezartzeko xedea duen dokumentua adostu zuten. Lehen zirriborroa aurkeztu eta 48 ordura, presaka berritu ziren ikastetxe pribatuek jasotzen dituzten itunak sei urtetarako, hezkuntza pribatu-itundua jada gure erkidegoan %50ekoa denean, espainiar Estatuko maila altuena eta Europako bigarrena, Belgikaren atzetik.

(abajo en castellano)

Gutxienez 6 talde ari gara irakasle falta pairatzen Txurdinaga Lanbide Heziketan. Ikasturte has zenetik bete ez den lanaldi erdiko plaza bat eta asteak bete gabe daraman aitatasun baja bat dago. Lehen erronka eta azterketak hurbiltzen dira, eta ezer gertatu ez balitz bezala ebaluatu nahi gaituzte, batzuek hiruhileko osoan teoriako klaserik izan ez dugunean eta beste batzuk hasierako aste gutxi batzuetan bakarrik jaso ditugunean klase horiek. Burugabekeria da.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu