(Abajo en castellano)

Estatu mailan pandemiaren larritasunagatik kontzentrazioak bertan behera uztea erabaki denez, eta EAEn I-15ean eman genuen erantzun indartsua kontuan hartuta, bertan behera utziko ditugu osteguneko kontzentrazioak.

Irailak 15ean ikasleok eta hezkuntzako langileak arrakasta ikaragarria izan zuen greba egin genuen Eusko Autonomi Erkidegoan. Kaleetan 17 milatik gora izan ginen – 8 mila Bilbon, 5 mila Gasteizen eta 4 mila Donostian- eta grebak jarraipen itzela izan zuen langileen artean (%68koa sindikatuen arabera) eta baita ikasleen artean ere, gelak hustu eta kaleak indartsu hartu genituen.

(abajo en castellano)

Ikasturte hasiera hezkuntzako mobilizazio indartsuekin hasi da eta ikasleak lehen lerroan kokatu gara borroka honetan. Arrazoiak benetan larriak dira. Gobernu zentralak zein autonomikoek diru publikoko milioika euro jarri dituzte enpresarien irabaziak erreskatazeko eta ez dira gai izan hezkuntza publiko seguru eta presentzial bat izateko baliabideak jartzeko. Baliabide horiek exijitzen ditugu, geletako ikasle kopurua gehienez 15 izan dadin, horretarako 10 mila irakasle kontratatu ditzaten hego Euskal Herrian, hezkuntza publikoa erreskatatu dezaten kalitatezkoa, duina eta segurua izan dadin langile familientzat.

(abajo en castellano)

Kalitatezko hezkuntza publiko presentzial baten alde, ikasgela seguruekin!

Irakasleak kontratatzeko, ratioak murrizteko eta arrakala digitalarekin amaitzeko plan eraginkor baten alde!

2020-2021 ikasturtea kaosaren erdian hasten da, eta ez dago kalitatezko hezkuntza publiko presentziala, eta ikasgela seguruak bermatzeko plan eraginkorrik.Horren aurrean, bai Hezkuntza Ministerioak, bai Nafarroako eta EAEko gobernuek uko egin diote arazoa errora joan eta baliabide masiboak inbertituz, hezkuntza publikoa erreskatatzeko plan bat abian jartzeari. Eta ez dute hori egin, ez dituztelako hezkuntza publikorako aurrekontuak handitu nahi. Horren aurrean, milaka milioi euro eskaini dizkie Ibex 35eko enpresa eta banku handiei, eta dirutzak itunpeko hezkuntza pribatuetara edota AHTa bezalako obretara.

(abajo en castellano)

Eusko Jaurlaritzak inposatu nahi zuen klaserako itzulera benetako porrota izan da ikasleok - ikasle greba orokorra deituz - irakasleek eta familiekin batera egin dugun presioari eta antolakuntzari esker. Argi esan genuen eta berresten dugu, gure osasunarekin eta gure etorkizunarekin ez da jolasten! Horrek erakusten du, elkarrekin borrokatzen badugu mobilizazio irmo baten baitan, hezkuntza publikoa gizarte-larrialdiko egoeratik erreskatatzea lor dezakegula, gobernu zentralen eta autonomikoen etengabeko erasoen eta datorren ikasturterako marrazten hasi diren egoera onartezinaren aurrean. Hori da gure hezkuntzarako eskubidea segurtasun baldintza duinetan bermatzeko modu bakarra!

(abajo en castelano)

sinatu eskaera change.org-en

Ez dugu onartzen azterketarako aste beteko epearekin abisatzea, hilabeteetan zehar baztertuak izan garenean

Goi-mailako Lanbide Hezkuntzarako sarbidea prestatzen ari garen ikasleei aste beteko epearekin jakinarazi zaigu azterketaren behin betiko data, Euskadiko administrazioak hilabeteetan zehar erabat abandonaturik eduki gaituenean. Ez dugu eskolarik izan, eta ez dugu inolako jarraipenik edo online laguntzarik jaso, ez eta ikasteko material egokirik ere. Maiatzaren 19an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi zigun azterketa maiatzaren 27an eta 28an egingo zela. Gainera, sarbide-azterketa horiek ez dute aparteko deialdirik, eta, ondorioz, ikasturte osoa jokoan jartzera bultzatu nahi gaituzte irabaztea ia ezinezkoa den apustu batetan.

Emakume Aske eta Borrokalariak

Eraiki gurekin feminismo antikapitalista eta iraultzailea

Catalá y Castellano

logoIR

Jarrai gaitzazu